Larunbatean (2026-02-21) hasiko da Euskal Pilota Egokituko XVI. Gipuzkoako Txapelketa, Donostian. Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak (GKEF) eta Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) antolatu dute, beste behin ere, Gipuzkoako Foru Aldundiaren (GFA), hainbat udalen eta enpresen laguntzarekin.
Bi kategoria izango ditu edizio honek ere: adimen urritasuna duten kirolariena eta urritasun fisikoa duten kirolariena. Buruz buru zein binaka ariko dira. Lehendabizikoek paletaz jokatuko dute, teniseko pilotarekin; eta bigarrenek gomazko paletaz, gurpil aulkian.
Hain zuzen ere, 33 pilotari lehiatuko dira: 27 adimen urritasuneko kategorian eta 6 gurpildun aulkikoan:
-Teniseko paleta (adimen urritasuna)
- Eneko Sagarmendi Fernandez (Mindara)
- Joseba Altuna Azkue (Zarautz)
- Jurdan Arakistain Ibarguren (Zumaia)
- Erik Dima Gaton Miranda (Mindara)
- Ibai Gomez Azkue (Mindara)
- Luis Zulaika Galdos (Zumaia)
- Mikel Vega Etxezarreta (Mindara)
- Josu Arratibel Agirrebarrena (GKEF-Ataun)
- Haritz Lertxundi Silbeti (Zarautz)
- Jon Alzuguren Aizpurua (Mindara)
- Hodei Asteasu Santos (Mindara)
- Lorea Iribar Iceta (Zarautz)
- Xabier Villar Portalo (Zarautz)
- Sheila Cueto Sistiaga (Mindara)
- Unai Dios Mir (Mindara)
- Alvaro Valor Portalo (Zarautz)
- Asier Sanchez Julian (Mindara)
- Peru Errementeria Zabalegi (Mindara)
- Leire Esnal Urbieta (Zumaia)
- Josu Eskisabel Egaña (Zumaia)
- Unax Esnaola Azpeitia (Zarautz)
- Alex Antomas Ngueukam (Zarautz)
- Markel Ugarte Bengoetxea (Zarautz)
- Lander Ortega Artola (Mindara)
- Iker Recuerda Perez (Mindara)
- Unax Gurrutxaga Etxaiz (Zumaia)
- Xabat Askasibar Baleztena (GEPF-Antzuola)
-Gomazko paleta gurpil aulkian:
- Aingeru Senperena Iraola (Kemen)
- Manuel Quesada Morillas (Kemen)
- Joseba Lasa Elizagoien (Kemen)
- German Elkoro Elzo (Kemen)
- Beñat Lizaso Muxika (Kemen)
- Edorta de Anta Lekuona (Kemen)
6 jardunaldi izango ditu txapelketak, eta lurraldeko hainbat herrik hartuko dituzte partidak (ikus kartela):
- Otsailak 21, Donostia-Atano III (atxikita lehenengo jardunaldiko programazioa)
- Martxoak 7, Lazkao
- Martxoak 28, Irun. Buruz buruko finalak
- Apirilak 18, Azpeitia
- Apirilak 25, Legazpi
- Maiatzak 16, Amasa-Villabona. Binakako finalak
Bi federazioek eskerrak eman dizkiete udal ordezkari guztiei euren frontoien ateak zabaltzeagatik. Desgaitasuna duten kirolarien gizarteratzea denon ardura dela gogorarazi nahi izan dute, eta bide hori elkarrekin egiteko deia luzatu dute.
Zorte on guztioi eta ondo pasa!
*Argazkia: Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa (GKEF).


