Negua Txapelketa ere prest da. Gipuzkoako Txapelketan eskuz binakako lehia bukatu eta banaka baino binaka jokatzen jarraitu nahi duenarentzat sortu zuen, aurreko denboraldian, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak, eta erantzun ona jaso zuen. Bigarren urtean ere oso harrera ona izan du deialdiak eta pilotari gehiagok eman du izena.
Kadete, jubenil (iaz ez zen jubenilen lehiarik izan) eta nagusi kategorietan jokatuko dute pilotariek, eskuz binaka. 7 talde lehiatuko dira kadetetan, 3 talde jubeniletan eta 13 nagusitan.
Jardunaldi honetan (2025-11-16) jubenilek eta nagusiek ekingo diote lehiari, eta kadeteek datorrenean, azaroaren 23koan. Ligaxka jokatuko dute lehenik, abendu erdialdera arte; eta ondoren kanporaketen fasea hasiko da.
Final guztiak 2026ko urtarrilaren 4ko jardunaldian aurreikusten dira.
Informazio gehiago, Lehiaketa-Emaitzak-Federatua-Negua atalean.

