Lehiaketa

Lapke Gipuzkoako txapeldun eskuz binaka nagusien Ohorezko Mailan

Esku binakako finalak jokatu dituzte, asteburuan, Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Eta Lapke klubeko pilotariek jantzi dute txapela gorengoen mailan, nagusien Ohorezkoan, hain justu. Tolosa (nagusien 1. maila eta jubenilen 1. maila-Alkain Saria), Tartaloetxe (nagusien 2. maila), Abantzu (nagusien 3. maila), Oiarpe (jubenilen 2. maila eta 3. maila), Behar Zana (kadeteen 1. maila-Alkain Saria) eta Eibar (kadeteen 2. maila) dira Gipuzkoako gainontzeko txapeldun berriak eskuz binaka. Zesta-puntaz, bestalde, Danok Bat klubeko puntistek irabazi dute emakume nagusien kategoriako finala.

Ondorengo lerroetan bildu ditugu final guztien emaitzak, pilotari txapeldunak eta txapeldunordeak:

Azaroak 7, ostirala, 19:00, Donostia-Atano III
1. Eskuz binaka, kadeteak 1. maila. ALKAIN SARIA:
BEHAR ZANA 3 (Xuban Illlarramendi Albizu-Imanol Zufiria Mayoz) 22
LAPKE 1 (Xabier Alberdi Albisu-Suhar Mantzizidor Jauregi) 11
2. Eskuz binaka, nagusiak 1. maila:
TOLOSA 1 (Aitor Altuna Tome-Julen Aizpuru Garmendia) 22
EPLE (Mikel Aranguren Usarralde-Xabier Santxo Sagardia) 19

Azaroak 8, larunbata, 10:30, Urnieta-Udalekoa
2. Eskuz binaka, nagusiak 3. maila:
ABANTZU 1 (Aritz Olaizola Irureta-Xabat Sasiain Artola) 22
URNIETA (Ander Ezenarro Kortajarena-Imanol Odriozola Etxebeste) 7

Azaroak 8, larunbata, 11:00, Donostia-Atano III
1. Eskuz binaka, jubenilak 1. maila. ALKAIN SARIA:
LAPKE (Martin Elola Iraola-Beñat Perez Saez de Nanclares) 13
TOLOSA 2 (Aitor Etxeberria Juaristi-Enaitz Landa Telleria) 22
2. Eskuz binaka, nagusiak Ohorezko Maila:
LAPKE 1 (Beñat Garmendia Atxutegi-Beñat Zubizarreta Agirre) 22
TARTALOETXE (Beñat Azketa Lasa-Aitor Elizegi Armendariz) 18

Azaroak 8, larunbata, 19:30, Mutriku-Miruaitz
1. Zesta-punta binaka emakumeak, nagusiak:
DANOK BAT 1 (Eneritz Lizardi Azpiazu-Maite Ortiz de Mendibil Beltran de Heredia) 30
GAZTELEKU (Naroa Merino Pineda-Gisela Uclés Conde) 18

Azaroak 9, igandea, 10:30, Oiartzun-Madalensoro
1. Eskuz binaka, jubenilak 3. maila. ALKAIN SARIA:
OIARPE (Beñat Elizegi Garaiar-Alex Otegi Mayoz) 22
BEHAR ZANA (Aitzol Galardi Makazaga-Xabier Lakarra Tapia) 12
2. Eskuz binaka, kadeteak 2. maila. ALKAIN SARIA:
EIBAR (Aratz Amillategi Alberdi-Liher Gil Tubia) 22
HERNANI 1 (Oinatz Aranburu Arrizabalo-Hegoi Zabala Moreno) 12
3. Eskuz binaka, jubenilak 2. maila. ALKAIN SARIA:
OIARPE 2 (Ekhi Iradi Beloki-Zuhaitz Barbarin Legazkue) 22
OIARPE 1 (Oihan Etxepare Odriozola-Unax Oiarzabal Goya) 9

Azaroak 9, igandea, 11:00, Villabona-Bear Zana
1. Eskuz binaka, nagusiak 2. maila:
BEHAR ZANA 2 (Julen Urruzola Alberdi-Andoni Olasagasti Goenaga) 12
TARTALOETXE (Alex Sukia Garmendia-Iñaki Galdos Urbizu) 22

Donostiako Atano III.a pilotalekuan jokatutako eskuz binakako bi jaialdiak eta Mutrikuko emakumeen zesta-puntakoa gure YouTube kanalean dituzue ikusgai: https://www.youtube.com/@GipuzkoaPilotaEmankizunak

Eskuz binakako lehiari eskuz banakakoak hartuko dio orain lekukoa:
– Kadete (1. eta 2. maila), jubenil (1. eta 2. maila) eta nagusi (1. eta 2. maila) kategorietan jokatuko dute, jardunaldi honetan hasita (2025-11-16)
– Hilaren 30eko asteburura bitarte luzatuko da ligaxka, eta kanporaketen fasea hasiko da ondoren
– 180 pilotari baino gehiagok eman du izena
– Final guztiak 2026ko urtarrilaren 4ko asteburuan izango dira ikusgai

Emakumeen larruzko paletako lehia ere hasiko da jardunaldi honetan, eta estreinakoz:
– 6 talde lehiatuko dira
– Nagusien kategorian
– Itzuli bateko ligaxka jokatuko dute lehenik, azaroaren 16ko jardunalditik abenduaren 14kora bitarte, eta gero kanporaketak
– Finala abenduaren 28ko asteburuan aurreikusten da

Lehiaketa-Emaitzak-Federatua atalean aurki daiteke espezialitate hauen guztien inguruko informazioa.

IMG-20251107-WA0011-e1762794609928
1-e1762794656755
IMG_20251109_114632-scaled
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.