Lehiaketa

Martxan da Eskola Kiroleko Gipuzkoako Txapelketa

Martxan da 2025-26 denboraldiko Eskola Kiroleko Gipuzkoako Txapelketa. Benjamin, alebin eta infantil kategorietako pilotariek asteburu honetan (2025-11-08) ekingo diete parte hartzeko jarduerei eta txapelketetako partidei, bai eskuz bai paletaz; 350 talde inguruk eman du izena oraingoz.

Ondorengo lerroetan bildu ditugu hainbat xehetasun:

ESKUA

Benjamin eta alebin kategorietako neska-mutil pilotariak ariko dira: benjaminek parte hartzeko jarduerak izango dituzte, eta ez da sailkapenik egingo; eta alebinek lehiaketa jarduerak izango dituzte.
Eskualdeka, azken fasera arte: Buruntza, Deba, Donostialdea, Goierri, Oarso-Bidasoa, Tolosaldea-Aiztondo eta Urola Kosta.
326 taldek eman du izena: 168 benjaminetan eta 158 alebinetan (Buruntzan 36 talde, 84 Deban, 17 Donostialdean, 50 Goierrin, 23 Oarso-Bidasoan, 57 Tolosaldea-Aiztondon eta 59 Urola Kostan).
Taldeak 3-4 pilotariz osatuta egongo dira.
Egoitzatan izango dira jardunaldiak, larunbat arratsaldetan.
Hitzordu bakoitzean talde bakoitzak partida bat baino gehiago jokatuko ditu (frontisean eta errebotean).
Partidak hiru jokotara (partida txikiak) izango dira, lehendabiziko biak banaka eta hirugarrena binaka. Joko bakoitza 8 tantotara lehiatuko da.
Lehen fasea, urte bukaerara arte.

PALETA

Alebin eta infantil kategorietako neska-mutil palistek jokatuko dute txapelketa: alebinetan molle-pelle handiarekin batzuk eta molle-pelle txikiarekin beste batzuk; infantiletan, ikus pilotarekin batzuk eta mole-pelle txikiarekin besteak.
Gipuzkoako mailakoa izango da, orokorra (ez eskualdeka).
23 taldek eman du izena lehen deialdi honetan: 10 benjaminetan eta 13 infantiletan.
Taldeak bizpahiru pilotariz osatuta egongo dira.
Egoitzatan izango dira jardunaldiak alebinen kasuan eta infantiletan etxean eta kanpoan jokatuko dituzte lehiak.
Finalak 2026ko urtarrilaren bukaerarako aurreikusten dira.

Informazio gehiago, Lehiaketa-Emaitzak-Eskolartekoa atalean.

IMG-20250121-WA0004
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.