Final gehiago izango dira ikusgai, jardunaldi honetan, Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Aurreko asteburuan Hernani eta Behar Zana klubetako pilotariek irabazi zituzten emakumeen gomazko paletako binakako finalak. Eta oraingoan larruzko paletako finalen txanda izango da.
Ordizian jokatuko dituzte final hauek, igande goizean. Eta gure YouTube kanalean (https://www.youtube.com/@GipuzkoaPilotaEmankizunak) zuzenean ikusteko aukera izango da, gainera, esteka honetan klikatuta: https://youtube.com/live/Yfhmtk7wLHY?feature=share. Hauxe izango da jaialdia:
Azaroak 2, igandea, 10:30, Ordizia-Beti Alai
1. Larruzko paleta, nagusiak 3. maila:
TXOST (Joseba Azpiroz Iriarte-Andoni Flores Retegi)
ZUMAIA 1 (Telmo Carballo Arano-Aritz Garikano Mora)
2. Larruzko paleta, nagusiak 2. maila:
EPLE (Adur Etxezarreta Goikoetxea-Yorel Martinez Garcia)
OIANGU 3 (Aimar Etxeberria Garmendia-Zuhaitz Letamendia Esnaola)
3. Larruzko paleta, nagusiak 1. maila:
ERREPALA 3 (Beñat Ibarguren Telleria-Julen San Miguel Ugarte)
ERREPALA 2 (Aitor Brosa Jimenez-Xabier Ibargarai Iribarren)

Bestetik, ondorengo lerroetan bildu ditugu emakumeen gomazko paletako binakako finalen emaitzak. Hernani 2 taldeak jantzi zuen txapela nagusien 1. mailan, Behar Zanak nagusien 2. mailan eta Behar Zana 2k jubeniletan:
– Gomazko paleta binaka emakumeak, nagusiak 1. maila:
HERNANI 2 (Garazi Eizmendi Iribar-Nahia Eizmendi Iribar) 30
INTXURRE (Nagore Murua Olano-Uxue Olano Aranalde) 13
– Gomazko paleta emakumeak, nagusiak 2. maila:
IRULEAK (Amaia Aizpuru Aldalur-Maite Mugartegi Graña) 28
BEHAR ZANA (Araitz Aldazabal Gabarain-Haizea Aldazabal Gabarain) 30
– Gomazko paleta emakumeak, jubenilak:
BEHAR ZANA 2 (Izar Gastañazatorre Aldazabal-Maddi Lasa Elduaien) 30
BEHAR ZANA 3 (Uxue Etxarri Aranburu-Irati Goikoetxea Orbegozo) 23

Lehiaketa-Emaitzak-Federatua-G-Larruzko paleta eta Lehiaketa-Emaitzak-Federatua-G-GPbinaka ataletan aurki daiteke bi espezialitate hauetako lehien inguruko informazio gehiago. Eta Argazki galeriak txokoan emakumeen gomazko paletako finalen hainbat irudi ikusgai daude.
