Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa prest da. Jardunaldi honetan (2025-09-14) ekingo diote lehiari Gipuzkoako ehunka pilotarik (330 taldetik gora hasiera honetan), eta datozen asteetan ere gehituko zaizkie beste hainbat.
Denboraldiko lehia garrantzitsua da txapelketa, parte-hartze handikoa; espezialitate ia guztietan jokatzen da, bai emakumetan bai gizonetan, kategoria eta maila ugaritan. Lehia gehienak abendura bitarte jokatuko badira ere, txapelketa ia denboraldi osoan izango da jokoan.
Jokamolde hauetan ariko dira pilotariak (oraingoz aurreikusitakoak):
- Eskuz banaka: kadeteak, jubenilak eta nagusiak; kantxa osoan aurrena eta lau t’erdian ondoren
- Eskuz binaka: kadeteak (1., 2. eta 3. maila), jubenilak (1., 2. eta 3. maila) eta nagusiak (Ohorezkoak, 1., 2. eta 3. maila); eta emakumetan jubenilak eta nagusiak (bietan maila bakarra)
- Gomazko paleta: lehenik binaka, kadetetan (maila bakarra) eta nagusietan (1., 2. eta 3. maila), eta emakumetan kadetetan (maila bakarra) eta nagusietan (1. eta 2. maila); ondoren, banaka, bai gizonezkoak bai emakumezkoak (7aren barruan, kantxa osoan…)
- Larruzko paleta: jubenilak (maila bakarra) eta nagusiak (1., 2. eta 3. maila)
- Pala motza: nagusiak
- Pala: nagusiak
- Zesta-punta: kadeteak (maila bakarra), jubenilak (maila bakarra) eta nagusiak (1. eta 2. maila) eta emakumezkoak nagusitan (maila bakarra); lehenik binaka eta ondoren banaka
- Joko garbi
Espezialitate hauetako lehia asko eta asko hasiko dira asteburuan (besteak beste, eskuz binaka, gomazko paleta binaka, zesta-punta binaka eta larruzko paleta). Ligaxka jokatuko dute lehenik, eta kanporaketen txanda izango da ondoren. Hauexek izango lirateke, oraingoz, finaletarako aurreikusitako datak:
- Urriaren 26ko asteburua: gomazko paleta binaka emakumeak (kadeteak, nagusiak 1. maila eta nagusiak 2. maila)
- Azaroaren 2ko jardunaldia: larruzko paleta (nagusiak 1., 2. eta 3. maila)
- Azaroaren 9koa: eskuz binaka (kadeteak 1. eta 2. maila, jubenilak 1., 2. eta 3. maila eta nagusiak Ohorezko, 1., 2. eta 3. maila) eta zesta-punta binaka emakumeak (nagusiak)
- Azaroaren 23ko asteburua: eskuz binaka emakumeak (nagusiak)
- Azaroaren 30eko jardunaldia: gomazko paleta binaka (kadeteak eta nagusiak 1., 2. eta 3. maila), zesta-punta binaka (kadeteak, jubenilak eta nagusiak 1. eta 2. maila) eta larruzko paleta (jubenilak)
- Abenduaren 21ekoa: eskuz binaka emakumeak (kadeteak)
- Abendua: eskuz banaka, larruzko paleta…
- Otsaila: gomazko paleta banaka (7aren barruan)
- Martxoa: joko garbi
- Apirila: gomazko paleta banaka (kantxa osoan)
- Maiatza: zesta-punta banaka
- Ekaina: eskuz banaka lau t’erdian, gomazko paleta banaka emakumeak, pala, paleta taldeka (jubenilak)…
Denboraldiak aurrera egin ahala joango gara informazioa eguneratzen eta osatzen. Bitartean, Lehiaketa-Federatua atalean kontsulta daiteke Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketari buruzko informazio guztia. Eta bai bertan bai Kartelera txokoan dago astez asteko jarraipena egiteko aukera.
