Oiartzunek Hernaniri irabazi dio eskuzko lehiako finalean, Andoainek Errenteriari larruzko paleta eta pala motzekoan, Astigarragak Andoaini gomazko paletaz eta Zumaiak Mutrikuri zesta-puntaz
Oiartzunek eskuz, Andoainek larruzko paleta eta pala motzez, Astigarragak gomazko paletaz eta Zumaiak zesta-puntaz. Lau herri hauek irabazi dute 2025eko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa. Eta txapeldunorde izan dira, hurrenez hurren, Hernani, Errenteria, Andoain eta Mutriku.
Finaletako jaialdi guztiak laburbildu ditugu ondorengo lerrotan:
ESKUA. Ekainak 28, larunbata, 10:30, Donostia-Atano III.a
OIARTZUN 2 / HERNANI 1. OIARTZUN TXAPELDUN
1. Eskuz binaka, kadeteak:
OIARTZUN (Ekhi Iradi Beloki-Unax Oiartzabal Goia) 8
HERNANI (Oier Arsuaga Zabala-Lier Zugasti Amenabar) 22
2. Eskuz binaka, jubenilak:
OIARTZUN (Manex Olaiz Etxeberria-Aitor Etxeberria Juaristi) 22
HERNANI (Ekhi Oses Barberena-Oier Azpeitia Bengoa) 16
3. Eskuz binaka, nagusiak:
OIARTZUN (Oihan Etxeberria Iparragirre-Unax Landa De Marcos) 22
HERNANI (Xabier Apaolaza Albistur-Markel Lizeaga Arostegi) 10
LARRUZKO PALETA ETA PALA MOTZA. Ekainak 7, larunbata, 18:15, Ordizia-Beti Alai
ERRENTERIA 0 / ANDOAIN 2. ANDOAIN TXAPELDUN
1. Larruzko paleta:
ERRENTERIA (Ibon Eskisabel Mitxelena-Ruben Pichel Jimenez) 26
ANDOAIN (Ibai Iradi Berasategi-Iñaki Lopez de Munain Oñederra) 35
2. Pala motza:
ERRENTERIA (Yorel Martinez Garcia-Abel Pichel Jimenez) 37
ANDOAIN (Ibon Altuna Zabala-Koldo Ponce Iturralde) 40
GOMAZKO PALETA. Ekainak 27, ostirala, 19:00, Errenteria-Agustina Otaola raketista profesionala
ANDOAIN 1 / ASTIGARRAGA 2. ASTIGARRAGA TXAPELDUN
1. Gomazko paleta, banaka frontoi osoan:
ANDOAIN (Iñaki Lopez de Munain Oñederra) 18
ASTIGARRAGA (Asier Salaberria Taberna) 20
2. Gomazko paleta, binaka:
ANDOAIN (J.Xabier Alkorta Atorrasagasti-Oier Belaunzaran Ugartemendia) 8
ASTIGARRAGA (Axier Luluaga Erroizenea-Mikel Txoperena Garcia) 20
3. Gomazko paleta, banaka 7aren barruan:
ANDOAIN (Julen Loidi Sagastume) 20
ASTIGARRAGA (Ganix Urdangarin Galarza) 9
ZESTA-PUNTA. Ekainak 28, larunbata, 17:00, Mutriku-Miruaitz
MUTRIKU 1 / ZUMAIA 2. ZUMAIA TXAPELDUN
1. Zesta-punta binaka, kadeteak:
MUTRIKU (Erik Agirregomezkorta Prieto-Beñat Beristain Ruiz) 13
ZUMAIA (Mikel Silveti Egaña-Marlon Watkins Franco) 30
2. Zesta-punta, jubenilak:
MUTRIKU (Izei Garcia Lekube-Ekhi Lete Sanchez) 30
ZUMAIA (Igor Enbil Dominguez-Eñaut Goñi Castro) 7
3. Zesta-punta, nagusiak:
MUTRIKU (Aitor Andonegi Astorkia-Zuhaitz Arrillaga Elezgarai) 26
ZUMAIA (Cosme Aguirre De Jesus-Unai Uranga Egaña) 30
Ondorengo pilotariek osatu dute Oiartzungo taldea 2025eko edizioan: Haitz Aranburu Mutiloa, Amaiur Artetxe Garmendia, Oier Bergara Zeberio, Oihan Etxeberria Iparragirre, Aitor Etxeberria Juaristi, Oihan Etxepare Odriozola, Aitzol Galardi Makazaga, Ekhi Iradi Beloki, Unax Landa De Marcos, Axel Lasa Gelbentzu, Mikel Leonet Arotzena, Ekain Mitxelena Olague, Unax Oiartzabal Goia, Manex Olaiz Etxeberria, Xabat Olaiz Etxeberria, Alain Olaizola Agirre, Beñat Ormaetxea Romero, Alex Otegi Mayoz, Harkaitz Ubiria Perez, Oier Zabaleta Ibarra, Eneko Zalakain Deskarga eta Unai Zelaiaran Orbegozo.
Hauexek izan dira Andoaingo palistak: Xabier Alkorta Atorrasagasti, Ibon Altuna Zabala, Oier Belaunzaran Ugartemendia, Ibai Iradi Berasategi, Jon Jauregi Sunsundegi, Julen Loidi Sagastume, Iñaki Lopez de Munain Oñederra eta Koldo Ponce Iturralde.
Astigarragako ordezkariak, hauexek: Xabier Goizueta Royo, Asier Larramendi Chaier, Iker Laso Peña, Axier Luluaga Erroizenea, Asier Salaberria Taberna, Mikel Txoperena Garcia, Ganix Urdangarin Galarza eta Beñat Zubiarrain Ezponda.
Eta Zumaiako puntistak, ondorengoak:Cosme Aguirre De Jesus, Haritz Egaña Ostolaza, Igor Enbil Dominguez, Amik Gandarias Gaston, Eñaut Goñi Castro, Mikel Silveti Egaña, Unai Uranga Egaña, Ander Ureta Uranga, Frida Watkins Franco eta Marlon Watkins Franco.
Herriarteko Eskuzko Txapelketaren 57 edizioetatik Oiartzunek 41 alditan hartu du parte. Aurtengoa irabazita, 5 aldiz jantzi du txapela (eta lau jarraian): 2025ekoaz gain (Hernaniri), 2013an (Tolosaren aurka), 2022an (Azpeitiari), 2023an (berriro Azpeitiari irabazita) eta 2024an (Zaldibiari). Beste 3 aldiz izan da txapeldunorde: 2014an (Donostiak irabazi zuen), 2017an (Azpeitiarentzat txapela) eta 2021ean (Azpeitia txapeldun).
Andoain Herriarteko Pala Txapelketaren edizio guztietan lehiatu da, hau da, 34 aldiz. Aurtengo garaipenarekin, 8. txapela gehitu dio bere palmaresari; gainontzeko seiak edizio hauetan lortu zituen: 2009 (Oiartzuni irabazita), 2010 (Errenteriari), 2011 (Oiartzuni), 2013 (Olaberriari), 2016 (Debari), 2017 (berriro Debari) eta 2021 (Errenteriari). 7 aldiz izan dira txapeldunorde andoaindarrak: 1997an (Donostiak irabazi), 1999an (Zarautzek), 2006an (Donostiak), 2008an (Donostiak), 2015an (berriro Donostiak), 2022an (Errenteriak) eta 2024an (Errenteriak berriz ere).
Astigarragak ere Herriarteko Gomazko paleta Txapelketako edizio guztietan hartu du parte, hau da, 7 aldiz. Aurtengo garaipenarekin, bigarren txapela lortu du; bestea 2023ko finalean irabazi zuen (Mutrikuren kontra). Aurreko edizioan, 2024an, jokatu zuen beste finala, baina kasu honetan galdu egin zuen (Donostiaren aurka).
Eta Zumaia Herriarteko Zesta-punta Txapelketaren edizio guztietan lehiatu da, hau da, 27 aldiz. 2025eko edizioa irabazita, 11. txapela lortu du; gainontzekoak edizio hauetan irabazi zituten: 1999 (Tolosari irabazita), 2000 (Tolosari), 2001 (Tolosari), 2002 (Donostia txapeldunorde), 2003 (Tolosa), 2007 (Tolosa), 2011 (Mutriku bigarren), 2012 (Mutriku), 2018 (Mutriku) eta 2021 (Mutriku). Eta beste 12 aldiz izan da txapeldunorde zumaiarrak: 2004 (Donostia txapeldun), 2005 (Donostia), 2008 (Tolosak txapela), 2009 (Tolosak), 2010 (Tolosak), 2013 (Mutrikuk), 2014 (Mutrikuk), 2015 (Mutrikuk), 2016 (Mutrikuk), 2017 (Mutrikuk), 2022 (Mutrikuk) eta 2024 (Mutrikuk).
Txapelak aipatuz, Azkoitia da nagusi Herriarteko Eskuzko Txapelketan, 16 baititu (beste 6 aldiz izan da txapeldunorde); jarraian da Azpeitia, 8 txapelekin (6 bider azpitxapeldun); Donostia, 6rekin (4tan txapeldunorde); Hernani eta Oiartzun, 5ekin (7tan bigarren Hernani eta 3tan Oiartzun); Segura, 4rekin (4 aldiz azpitxapeldun); Arrasate, 3kin (ez da inoiz txapeldunorde izan); Bergara, Zumarraga eta Idiazabal, 2rekin (hurrenez hurren, 2, 2 eta 0 bider azpitxapeldun); eta Usurbil, Amezketa, Astigarraga eta Soraluze, txapel banarekin (bigarren 3, 2, 1 eta 0 aldiz, hurrenez hurren). Ondorengo herriek txapelik ez dute, baina txapeldunorde izan dira Herriartekoan: Oñati, Tolosa, Zestoa, Urretxu, Beasain, Irun, Aretxabaleta, Lasarte-Oria, Berrobi, Ataun eta Zaldibia (Oñati 4 aldiz izan da azpitxapeldun, Tolosa 3 bider, Zestoa 2tan eta gainontzeko guztiak behin).
Palaz, Donostia eta Andoain dira orain sailkapen buru, 8 txapelekin (7 aldiz izan da txapeldunorde Andoain eta 6 aldiz Donostia); Errenteria da atzetik, 7 txapelekin (6 bider txapeldunorde); Olaberria ondoren, 6 txapelekin (2tan azpitxapeldun); gero Oiartzun, 3kin (7 aldiz txapeldunorde); eta Ordizia eta Zarautz, txapel banarekin (2 aldiz izan da azpitxapeldun Ordizia, eta behin ere ez Zarautz). Debak eta Altzok ez dute txapelik, baina 3 final jokatu ditu Debak eta 1 Altzok.
Gomazko paletaz, Azkoitia da lider sailkapenean, 3 txapelekin (ez da sekula txapeldunorde izan); atzetik dira Donostia eta Astigarraga, 2 txapelekin (2tan txapeldunorde Donostia eta behin Astigarraga). Azpeitiak, Tolosak, Mutrikuk eta Andoainek ez dute txapelik, baina hirurak izan dira behin azpitxapeldun.
Azkenik, Zumaiak jarraitzen du sailkapen buru zesta-puntako txapelei dagokienean, 11 txapelekin (12 aldiz txapeldunorde); Mutriku du atzetik, 9 txapelekin (5 bider azpitxapeldun); Tolosa ondoren, 4 txapelekin (6tan txapeldunorde); eta Donostia gero, 3 txapelekin (2 aldiz azpitxapeldun). Andoainek eta Hondarribiak ez dute txapelik irabazi, baina biak izan dira txapeldunorde edizio banatan.
21 herri lehiatu dira autengoan eskuz: Aduna, Alegia, Amasa-Villabona, Amezketa, Andoain, Aretxabaleta, Astigarraga, Ataun, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Bergara, Eibar, Hernani, Lazkao, Oiartzun, Oñati, Usurbil, Zaldibia, Zegama eta Zestoa.
6 herri izan dira larruzko paleta eta pala motzekoan: Andoain, Azpeitia, Deba, Donostia, Errenteria eta Ordizia.
14 herrik jokatu dute gomazko paletaz: Aia, Andoain, Astigarraga, Azkoitia, Deba, Donostia, Hernani, Lasarte-Oria, Mutriku, Oiartzun, Tolosa, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga.
Eta honako 3rak zesta-puntaz: Hondarribia, Mutriku eta Zumaia.
Denera, 44 herri eta 460 pilotari elkartu ditu txapelketak: 266 eskuz, 46 palaz, 107 gomazko paletaz eta 41 zesta-puntaz.
Rural Kutxak eta Aramendia pasteleriak berriro babestu dute Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa.
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa atalean kontsulta daitezke txapelketak utzitako datu guztiak. Eta Argazki galeriak txokoan hainbat irudi bilduma daude ikusgai.






