Lehiaketa

Herriarteko Txapelketako eskuzko, gomazko paletako eta zesta-puntako finalak, asteburuan

Ostiral iluntzean gomazko paletako finala jokatuko dute Andoainek eta Astigarragak, Errenterian; larunbat goizean eskuzkoa Oiartzunek eta Hernanik, Donostian, eta Etb1ek zuzenean eskainiko du jaialdia; eta larunbat arratsaldean zesta-puntakoa Mutrikuk eta

2025eko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa bukatuko da jardunaldi honetan, jokatzeko gelditzen diren hiru finalekin: eskuzkoa, gomazko paletakoa eta zesta-puntakoa (albiste honi erantsita, hiru kartelak). 

Oiartzunek eta Hernanik jokatuko dute Herriarteko Eskuzko Txapelketako finala, larunbatean, 10:30ean, Donostiako Atano III.a pilotalekuan. Etb1ek zuzenean eskainiko du jaialdia, eta Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren (GEPF) YouTube kanalean ere (https://youtube.com/@gipuzkoapilotaemankizunak) jarraitu ahal izango da, esteka honetan klikatuz: https://www.youtube.com/live/DgcvdDvq3UQ

Andoain eta Astigarraga izango dira nor baino nor gehiago Herriarteko Gomazko Paleta Txapelketako finalean, ostiralean, 19:00etatik aurrera, Errenteriako Agustina Otaola raketista profesionala pilotalekuan.

Eta Mutrikuk eta Zumaiak neurtuko dituzte indarrak Herriarteko Zesta-punta Txapelketako finalean, larunbatean, 17:00etan, Mutrikuko Miruaitz frontoian. Gainera, GEPFren mendeurreneko ospakizunen barruan antolatu dugun Gipuzkoako Zesta-punta Eguneko ekitaldietako bat izango da finala.

Denera, 44 herri eta 460 pilotari elkartu ditu txapelketak (266 eskuz, 46 palaz, 107 gomazko paletaz eta 41 zesta-puntaz)

Rural Kutxak eta Aramendia pasteleriak berriro babestu dute Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa.

Ondorengo lerroetan xehetuko dugu final bakoitza:

 

 

 

ESKUA

 

Ekainak 28, larunbata, 10:30, Donostia-Atano III.a
 

1. Eskuz binaka, kadeteak:
OIARTZUN vs HERNANI

2. Eskuz binaka, jubenilak:
OIARTZUN vs HERNANI

3. Eskuz binaka, nagusiak:
OIARTZUN vs HERNANI

 

Pilotari hauek osatzen dute Oiartzungo taldea: Haitz Aranburu Mutiloa, Amaiur Artetxe Garmendia, Oier Bergara Zeberio, Oihan Etxeberria Iparragirre, Aitor Etxeberria Juaristi, Oihan Etxepare Odriozola, Aitzol Galardi Makazaga, Ekhi Iradi Beloki, Unax Landa De Marcos, Axel Lasa Gelbentzu, Mikel Leonet Arotzena, Ekain Mitxelena Olague, Unax Oiartzabal Goia, Manex Olaiz Etxeberria, Xabat Olaiz Etxeberria, Alain Olaizola Agirre, Beñat Ormaetxea Romero, Alex Otegi Mayoz, Harkaitz Ubiria Perez, Oier Zabaleta Ibarra, Eneko Zalakain Deskarga eta Unai Zelaiaran Orbegozo.

Eta honakoek Hernani: Martin Alberdi Rodriguez, Manex Alberdi Santacruz, Josu Altuna Irazusta, Xabier Apaolaza Albistur, Garikoitz Arizmendi Arruti, Endika Arizmendi Otaño, Oier Arsuaga Zabala, Oier Azpeitia Bengoa, Unai Etxarri Lujanbio, Oinatz Gascon Zabalo, Xuban Iturbe Morcillo, Jon Jara Aldabe, Aratz Labaka Etxeberria, Oihan Legarreta Aranburu, Markel Lizeaga Arostegi, Unax Manterola Miranda, Amets Makatzaga Agirre, Ekhi Oses Barberena, Unax Pascual Etxegoien, Xabier Salaberria Oiarbide, Hegoi Zabala Moreno eta Lier Zugasti Amenabar.

 

Herriarteko Eskuzko Txapelketaren 57 edizioetatik Oiartzunek 41 alditan hartu du parte, eta 7 final jokatu ditu (aurtengoa, 8.a). 

Hernanik 52 aldiz hartu du parte, eta 11 final jokatu ditu (aurtengoa, 12.a).

 

Oiartzunek 4 txapel ditu irabazita, iaz azkena (Zaldibiaren kontra), eta 2013ean (Tolosaren aurka), 2022an (Azpeitia txapeldunorde) eta 2023an (Azpeitiaren kontra) besteak. Eta beste 3 aldiz izan da txapeldunorde: 2014an (Donostiak irabazi zuen), 2017an (Azpeitiaretzat txapela) eta 2021ean (Azpeitia txapeldun).

Hernanik 5 txapel ditu, urte hauetan jantzitakoak: 2000 (Azkoitiaren kontra), 2002 (Lasarte-Oria txapeldunorde), 2005 (Azkoitiaren aurka), 2011 (Donostiari) eta 2012 (Berrobiri). Eta beste 6 aldiz izan da txapeldunorde: 1973an (Segurak jantzi zuen txapela), 1999an (Azkoitia txapeldun), 2003an (berriro Azkoitia), 2004an (Azpeitiak txapela), 2009an (Bergara txapeldun) eta 2010ean (Azpeitiak irabazi zuen).

 

Final dezente jokatu bai, baina elkarren kontra ez dute finalik jokatu Oiartzunek eta Hernanik, larunbatekoa izango da lehena.

 

Txapelak aipatuz, Azkoitia da nagusi Herriarteko Eskuzko Txapelketan, 16 baititu (beste 6 aldiz izan da txapeldunorde); jarraian da Azpeitia, 8 txapelekin (6 bider azpitxapeldun); Donostia, 6rekin (4tan txapeldunorde); Hernani, 5ekin (6tan bigarren); Segura eta Oiartzun, 4rekin (4 aldiz azpitxapeldun Segura eta 3 Oiartzun); Arrasate, 3kin (ez da inoiz txapeldunorde izan); Bergara, Zumarraga eta Idiazabal, 2rekin (hurrenez hurren, 2, 2 eta 0 bider azpitxapeldun); eta Usurbil, Amezketa, Astigarraga eta Soraluze, txapel banarekin (bigarren 3, 2, 1 eta 0 aldiz, hurrenez hurren). Ondorengo herriek txapelik ez dute, baina txapeldunorde izan dira Herriartekoan: Oñati, Tolosa, Zestoa, Urretxu, Beasain, Irun, Aretxabaleta, Lasarte-Oria, Berrobi, Ataun eta Zaldibia (Oñati 4 aldiz izan da azpitxapeldun, Tolosa 3 bider, Zestoa 2tan eta gainontzeko guztiak behin).

 

 

 

GOMAZKO PALETA

 

Ekainak 27, ostirala, 19:00, Errenteria-Agustina Otaola


1. Gomazko paleta, banaka frontoi osoan:
ANDOAIN vs ASTIGARRAGA

2. Gomazko paleta, binaka:
ANDOAIN vs ASTIGARRAGA

3. Gomazko paleta, banaka 7aren barruan:
ANDOAIN vs ASTIGARRAGA

 

Pilotari hauek ordezkatu dute Andoain edizio honetan: Mikel Agirre Arribillaga, Xabat Amilibia Pelaez, Mikel Arberas Audicana, Josu Balerdi Ansa, Oier Belaunzaran Ugartemendia, Josu Etxeberria Uztarroz, Jon Jauregi Sunsundegi eta Julen Loidi Sagastume.

Eta ondorengoek Astigarraga: Xabier Goizueta Royo, Asier Larramendi Chaier, Iker Laso Peña, Axier Luluaga Erroizenea, Asier Salaberria Taberna, Mikel Txoperena Garcia, Ganix Urdangarin Galarza eta Beñat Zubiarrain Ezponda.

 

Bai Andoainek bai Astigarragak Herriarteko Gomazko paleta Txapelketaren edizio guztietan hartu dute parte, hau da, 7 aldiz.

 

Andoainentzat lehendabiziko finala izango da ostiralekoa eta, beraz, lehendabiziko txapela janzteko aukera.

Astigarragak, berriz, bi final bat jokatu du dagoeneko txapelketa honetan (aurtengoa 3.a izango da). Eta badu txapel bat, 2023ko finalean irabazitakoa, Mutrikuren kontra. Aurreko edizioan, 2024an, jokatu zuen beste finala, baina kasu honetan galdu egin zuen, Donostiaren aurka.

 

Palmares orokorrari begira, Azkoitia da lider sailkapenean, 3 txapelekin (ez da sekula txapeldunorde izan); atzetik da Donostia, 2 txapelekin (eta 2tan txapeldunorde); eta Astigarraga, txapel 1ekin (beste behin txapeldunorde). Azpeitiak, Tolosak eta Mutrikuk ez dute txapelik, baina hirurak izan dira behin azpitxapeldun. 

 

 

 

ZESTA-PUNTA

 

Ekainak 28, larunbata, 17:00, Mutriku-Miruaitz


1. Zesta-punta binaka, kadeteak:
MUTRIKU vs ZUMAIA

2. Zesta-punta binaka, jubenilak:
MUTRIKU vs ZUMAIA

3. Zesta-punta binaka, nagusiak:
MUTRIKU vs ZUMAIA

 

Pilotari hauek osatu dute Mutrikuko taldea aurtengo Herriartekoan: Erik Agirregomezkorta Prieto, Oinatz Agirregomezkorta Txurruka, Aitor Andonegi Astorkia, Zuhaitz Arrillaga Elezgarai, Ganix Arrizabalaga Urrutia, Beñat Beristain Ruiz, Aratz Egaña Arrinda, Ane Elezgarai usobiaga, Izei Garcia Lekube, Yon Iparragirre Txurruka, Urtzi Juaristi Esnaola, Ekhi Lete Sanchez, Mikel Manzisidor Txurruka, Oaia Otaño Arrona, Mikel Paredes Garcia-Pascual, Aiur Txurruka Mugerza, Eñaut Urreisti Astigarraga, Manez Urreizti Jauregi eta Unax Zubizarreta Galparsoro.

Eta ondorengoek Zumaiakoa: Cosme Aguirre De Jesus, Haritz Egaña Ostolaza, Igor Enbil Dominguez, Amik Gandarias Gaston, Eñaut Goñi Castro, Mikel Silveti Egaña, Unai Uranga Egaña, Ander Ureta Uranga, Frida Watkins Franco eta Marlon Watkins Franco.

 

Mutrikuk Herriarteko Zesta-punta Txapelketaren 27 edizioetatik 15etan hartu du parte, eta 13 final jokatu ditu (aurtengoarekin, 13.a).

Eta Zumaia edizio guztietan lehiatu da, 27 aldiz, eta 22 final jokatu ditu (aurtengoa, 23.a).

 

9 aldiz izan dira txapeldun mutrikuarrak, azkena iaz (Zumaiaren kontra): 2013 (Zumaia txapeldunorde), 2014 (Zumaia), 2015 (Zumaia), 2016 (Zumaia), 2017 (Zumaia), 2019 (Donostiari irabazita), 2022 (Zumaiari) eta 2023 (Hondarrribiari) urteetan irabazi zituzten beste finalak. Eta beste 4 bider txapeldunorde: 2011n (Zumaiak jantzi zuen txapela), 2012an (Zumaiak), 2018an (Zumaiak) eta 2021ean (Zumaiak). 

Zumaiak, bere aldetik, 10 txapel ditu, urte hauetan lortutakoak: 1999 (Tolosari irabazita), 2000 (Tolosari), 2001 (Tolosari), 2002 (Donostia txapeldunorde), 2003 (Tolosa), 2007 (Tolosa), 2011 (Mutriku bigarren), 2012 (Mutriku), 2018 (Mutriku) eta 2021 (Mutriku). Eta beste 12 aldiz izan da txapeldunorde: 2004 (Donostia txapeldun), 2005 (Donostia), 2008 (Tolosak txapela), 2009 (Tolosak), 2010 (Tolosak), 2013 (Mutrikuk), 2014 (Mutrikuk), 2015 (Mutrikuk), 2016 (Mutrikuk), 2017 (Mutrikuk), 2022 (Mutrikuk) eta 2024 (Mutrikuk).

 

Bi herriek, beraz, 11 final jokatu dituzte elkarren aurka txapelketaren historian: 2011tik 2018ra bitartekoak, 2021eko edizioa, 2022koa eta 2024koa. 7 aldiz irabazi dio Mutrikuk Zumaiari, eta 4 Zumaiak Mutrikuri.

 

Palmares orokorrari begiratuta, Zumaia da sailkapen buru, 10 txapelekin (12 aldiz txapeldunorde); Mutriku du atzetik, 9 txapelekin (4 bider azpitxapeldun); Tolosa ondoren, 4 txapelekin (6tan txapeldunorde); eta Donostia gero, 3 txapelekin (2 aldiz azpitxapeldun). Andoainek eta Hondarribiak ez dute txapelik irabazi, baina biak izan dira txapeldunorde edizio banatan. 

 

Aurtengo edizioa, gainera, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren mendeurrenean Mutrikun antolatutako Gipuzkoako Zesta-punta Egunean jokatuko da. Egun guztiko festa izango da Miruaitz pilotalekuan: 50 puntista gaztetxo baino gehiago elkartuko dira topaketetan, bazkaria ere izango dute… eta arratsaldean, Herriartekoaren finala (atxikita kartela, egitarauarekin)

  • 10:00, puntista benjaminen topaketa
  • 10:45, alebinen topaketa
  • 11:45, infantilen topaketa
  • 14:00, bazkaria
  • 17:00, Herriarteko Zesta-punta Txapelketaren finala: Mutriku vs Zumaia

miniImagen
Kartela finala eskua
Kartela finala gomazko paleta
Kartela finala zesta-punta
Kartela Zesta-punta Eguna
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.