Lehiaketa

Goiener Sariko infantilen, jubenilen eta nagusien finalak, larunbatean, Donostiako Atano III.ean

Emakumeen eskuz banaka lau terdiko lau final izango dira ikusgai, 10:00etatik aurrera; Hamaika telebistak zuzenean eskainiko du jaialdia, eta federazioak sortu berri duen YouTube kanalean ere finalak ikusteko aukera izango da

Emakume pilotarien beste jaialdi garrantzitsu batetaz gozatzeko aukera izango da asteburu honetan, Goiener Sariko infantilen, jubenilen eta nagusien finalak jokatuko baitituzte, larunbatean, Donostiako Atano III.a pilotalekuan. 10:00etan hasiko da jaialdia, eta emakumeen eskuz banaka lau t'erdiko lau final izango dira ikusgai: Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketako infantilen bi partida (1. eta 2. maila), eta Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako beste bi (jubenilak eta nagusiak). 

Hamaika telebistak zuzenean eskainiko du jaialdia, eta Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak sortu berri duen YouTube kanalean ere (https://www.youtube.com/@gipuzkoapilotaemankizunak) finalak ikusteko aukera izango da, zehazki lotura honetan klikatuta: https://www.youtube.com/watch?v=cylxOyplx0s.

Hauexek dira jaialdiaren xehetasunak:
 

Ekainak 21, larunbata, 10:00, Donostia-Atano III
 

1. Eskuz banaka lau t'erdian, infantilak 2. maila:
Sara Arizmendi Redondo (Alde Zaharra)
Ainitze Etxeberria Nazabal (Ados)

2. Eskuz banaka lau t'erdian, infantilak 1. maila:
Larraitz Galardi Makazaga (Oiarpe)
Intza Arruti Lertxundi (Ziotza)

3. Eskuz banaka lau t'erdian, jubenilak:
Ainhitze Arratibel Gomez (Lapke)
Nahia Sorondo Paredero (Alde Zaharra)

4. Eskuz banaka lau t'erdian, nagusiak:
Miren Larrarte Maioz (Behar Zana)
Itxaso Erasun Gorostidi (Behar Zana)

Informazio gehiago, Lehiaketa-Errendimendua-EHI-G-Eskuz banaka neskak-Goiener Saria eta Lehiaketa-Federatua-G-Eskuz banaka 4T emakumeak-Goiener Saria ataletan.

miniImagen
Kartela infantilak
Kartela jubenilak eta nagusiak
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.