Lehiaketa

Herriarteko Pala Txapelketa, azken txanpan

Finalerdiei ekingo diete jardunaldi honetan larruzko paleta eta pala motzeko lehian, Donostiak eta Andoainek batetik eta Debak eta Errenteriak bestetik; eskuz eta gomazko paletaz, final-laurdenetara zein herri sailkatuko diren jakingo dugu; eta zesta-punt

Azken txanpan sartu da Gipuzkoako Herriarteko Pala Txapelketa. Hain zuzen ere, finalerdiei ekingo diete jardunaldi honetan: Deba eta Donostia sailkatu dira final-laurdenetatik (Azpeitiari eta Ordiziari irabazita, hurrenez hurren), eta Errenteria eta Andoain zituzten zain, kanporaketen zozketak hala erabakita.

Gainontzeko espezialitateetako lehiak ere badoaz aurrera. Eskuz, esaterako, final-laurdenetara zein herri pasatuko diren jakingo dugu asteburu honetan, final-zortzirenen itzulerako jaialdiak jokatuko baitituzte Bergarak eta Amezketak, Beasainek eta Astigarragak, Ataunek eta Azkoitiak, Hernanik eta Usurbilek, Azpeitiak eta Alegiak eta Andoainek eta Zestoak. Joanekoetan 1-2 irabazi zion Bergarak Amezketari, 1-2 Beasainek Astigarragari, 3-0 Azkoitiak Atauni, 1-2 Hernanik Usurbili, 1-2 Azpeitiak Alegiari eta 2-1 Zestoak Andoaini.

Gomazko paletaz ere, final-laurdenetarako sailkapena argituko da jardunaldi honetan: final-zortzirenen itzulerako jaialdiak jokatuko dituzte Zumarragak eta Azkoitiak, Hernanik eta Lasarte-Oriak, Oiartzunek eta Andoainek eta Tolosak eta Debak. 2-1 irabazi zion Azkoitiak Zumarragari joanekoan, 2-1 Lasarte-Oriak Hernaniri, 3-0 nagusitu zen Andoain Oiartzunen kontra eta emaitza berarekin Deba Tolosaren aurka.

Zesta-puntaz, azkenik, ligaxkako hirugarren jardunaldia jokatuko dute Mutrikuk eta Hondarribiak, eta atseden jardunaldia izango du Zumaiak.

Albiste honi erantsitako dokumentuetan ikus daitezke egutegi guztiak.

Hauxe da, hain zuzen ere, asteburuko kartelera:

MAIATZAK 22, OSTEGUNA
 

– 20:30, Zumarraga-Beloki: ZUMARRAGA vs AZKOITIA (gomazko paleta, final-zortzirenak, itzulerakoa)

MAIATZAK 23, OSTIRALA
 

– 19:00, Bergara-Udalekoa: BERGARA vs AMEZKETA (eskua, final-zortzirenak, itzulerakoa)

– 19:00, Lasarte Oria-Loidibarren: HERNANI vs LASARTE-ORIA (gomazko paleta, final-zortzirenak, itzulerakoa)

– 19:00, Beasain-Antzizar: BEASAIN vs ASTIGARRAGA (eskua, final-zortzirenak, itzulerakoa)

– 19:00, Ataun-Auzoeta: ATAUN vs AZKOITIA (eskua, final-zortzirenak, itzulerakoa)

– 19:00, Hernani-Udalekoa: HERNANI  vs USURBIL (eskua, final-zortzirenak, itzulerakoa)

– 19:45, Donostia-Altza: DONOSTIA vs ANDOAIN (larruzko paleta eta pala motza, finalerdiak, joanekoa)

– 20:00, Mutriku-Miruaitz: MUTRIKU vs HONDARRIBIA (zesta-punta, ligaxka, 3. jardunaldia)

– 21:00, Azpeitia-Izarraitz: AZPEITIA vs ALEGIA (eskua, final-zortzirenak, itzulerakoa)

MAIATZAK 24, LARUNBATA
 

– 11:00, Zestoa-Gurutzeaga: ANDOAIN vs ZESTOA (eskua, final-zortzirenak, itzulerakoa)

– 18:00, Deba-Aldats: DEBA vs ERRENTERIA (larruzko paleta eta pala motza, finalerdiak, joanekoa)

– 19:00, Oiartzun-Madalensoro: OIARTZUN vs ANDOAIN (gomazko paleta, final-zortzirenak, itzulerakoa)

MAIATZAK 25, IGANDEA
 

– 12:00, Tolosa-Beotibar: TOLOSA vs DEBA (gomazko paleta, final-zortzirenak, itzulerakoa)

Edizio honetan, 21 herrik eman zuen izena eskuzko lehian, 6 ari dira larruzko paletaz eta pala motzez, 14 gomazko paletaz eta 3 zesta-puntazDenera, 44 herri eta 460 pilotari elkartuko ditu txapelketak (266 eskuz, 46 palaz, 107 gomazko paletaz eta 41 zesta-puntaz): 

ESKUA

  1. Aduna
  2. Alegia
  3. Amasa-Villabona
  4. Amezketa
  5. Andoain
  6. Aretxabaleta
  7. Astigarraga
  8. Ataun
  9. Azkoitia
  10. Azpeitia
  11. Beasain
  12. Bergara
  13. Eibar
  14. Hernani
  15. Lazkao
  16. Oiartzun
  17. Oñati
  18. Usurbil
  19. Zaldibia
  20. Zegama
  21. Zestoa

LARRUZKO PALETA ETA PALA MOTZA

  1. Andoain
  2. Azpeitia
  3. Deba
  4. Donostia
  5. Errenteria
  6. Ordizia

GOMAZKO PALETA

  1. Aia
  2. Andoain
  3. Astigarraga
  4. Azkoitia
  5. Deba
  6. Donostia
  7. Hernani
  8. Lasarte-Oria
  9. Mutriku
  10. Oiartzun
  11. Tolosa
  12. Zarautz
  13. Zumaia
  14. Zumarraga

ZESTA-PUNTA

  1. Hondarribia
  2. Mutriku
  3. Zumaia

Eskuz, 3 herri gehiago lehiatuko dira aurtengo edizioan, 21: ez dira izango Altzo, Idiazabal eta Tolosabaina Alegia, Aretxabaleta, Eibar, Lazkao, Usurbil eta Zegama batu dira zerrendara

Palako lehian, iazko kopuru bera izango da, 6, baina bada aldaketarik parte-hartzaileei dagokienean: aurten ez da izango Oiartzun, eta bai Azpeitia.

Gomazko paletaz ere, iazko kopuru bera izango da, 14, baina ez dira herri berberak izango: aurten ez dute jokatuko Errenteriak eta Zestoak; eta bai, ordea, Azkoitiak eta Lasarte-Oriak.

Eta, azkenik, zesta-puntaz 3 herri lehiatuko dira, aurreko edizioko berberak.

Lehendabiziko finala larruzko paletako eta pala motzeko txapelketarena izango da, ekainaren 7ko asteburuan. Ondoren etorriko da zesta-puntakoa, ekainaren 22ko jardunaldian. Eta ekainaren 30ekoan izango dira, azkenik, eskuzkoa eta gomazko paletakoaeskuzkoa, gainera, ETB1k eskainiko du zuzenean; ekainaren 28an izango da, 10:30ean, Donostiako Atano III.ean.

Eskuzko txapelketaren 57. edizioa izango da aurtengoa, 34.a larruzko paletaz eta pala motzez, 27.a zesta-puntaz eta 7.a gomazko paletaz.

Azkoitiak jantzi ditu txapel gehien eskuzko txapelketan, 16, hain zuzen ere (beste 6 aldiz izan da txapeldunorde); Azpeitia da bigarren palmaresean, 8 txapelekin (6 bider azpitxapeldun); eta Donostia hirugarren, 6rekin (4tan txapeldunorde). Azken edizioa Oiartzunek irabazi zuen, eta Zaldibia izan zen txapeldunorde.

Palaz, Donostiak ditu txapel gehien, 8 (6 aldiz izan da txapeldunorde); Andoain eta Errenteria dira ondoren palmaresean, 7 txapelekin (txapeldunorde 7 bider Andoain eta 5 Errenteria); eta Olaberria ondoren, 6 txapelekin (2tan txapeldunorde). Errenteriak irabazi zuen aurreko edizioa, eta Andoain izan zen txapeldunorde.

Zesta-puntaz Zumaia da jaun eta jabe, 10 txapelekin (12 aldiz txapeldunorde); Mutriku du atzetik, 9 txapelekin (4 bider azpitxapeldun); eta Tolosa da hirugarren postuan, 4 txapelekin (6tan txapeldunorde). Azken edizioa Mutrikuk irabazi zuen, Zumaiaren aurka.

Gomazko paletaz, azkenik, Azkoitia da lider sailkapenean, 3 txapelekin (ez da sekula txapeldunorde izan); atzetik da Donostia, 2rekin (2tan txapeldunorde); eta ondoren Astigarraga, txapel batekin (beste behin txapeldunorde). 2024ko edizioan Donostiak jantzi zuen txapela, eta Astigarraga izan zen txapeldunorde.

Rural Kutxak eta Aramendia pasteleriak berriro babestuko dute Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa.

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa atalean dago eskuragarri txapelketaren inguruko informazio guztia.

*Argazkiak: Bergara eta Hernani.

miniImagen
Eskua
Gomazko paleta
Larruzko paleta eta pala motza
Zesta-punta
Aurkezpena
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.