Babesletzak

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak eta Aramendiak babesletza hitzarmena sinatu dute

GEPFren mendeurreneko ospakizunak eta 2025eko Herriartekoa babestuko ditu Aramendia pasteleriak

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) eta Aramendia pasteleriak babesletza hitzarmena sinatu dute. GEPFren mendeurreneko ospakizunak eta 2025eko Herriartekoa babestuko ditu enpresak.

Itziar Lete Andonegi GEPFko presidenteak eta Iagoba Ezama Elorza Aramendiako kudeatzaileak berretsi dute babesletza konpromisoa

Ez da enpresak Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa babesten duen lehen aldia, 2024ko edizioan ere bidelagun izan baitzen. Aurten, gainera, federazioak 100 urte betetzen dituen honetan, Herriartekoaz gain mendeurreneko ospakizuen babesle ere izango da. "Eskertuta eta elkarlanarekin oso pozik" agertu da Lete sinadura ekitaldian.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.