Lehiaketa

Gipuzkoako Txapelketako zesta-puntako binakako finalak, ostiralean, Mutrikun

Kadete, jubenil eta nagusien 2. mailako lehiak jokatuko dituzte, 19:00etan hasita, Miruaitzen; aurreko jardunaldian jokatutako nagusien gomazko paletako binakako finaletan, Danok Bat eta Beotibar 1 taldeek lortu zituzten txapelak

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako finalekin jarraitzen dugu, eta jardunaldi honetan zesta-puntaren txanda izango da. Ostiral iluntzean, Mutrikun jokatuko dira binakako hiru final (kadeteak, jubenilak eta nagusiak 2. maila; nagusien 1. mailako finala urri bukaeran jokatu zuten, eta Danok Bat taldeak 30-10 irabazi zion Zumaia 2ri). Hauxe programatutako jaialdia:

Azaroak 29, ostirala, 19:00, Mutriku-Miruaitz


1. Zesta-punta binaka, kadeteak:
ZUMAIA 1 (Mikel Silveti Egaña-Marlon Watkins Franco)
DANOK BAT 3 (Ganix Arrizabalaga Urrutia-Oihan Lopetegi Gorrotxategi-Manex Urreizti Jauregi)

2. Zesta-punta binaka, jubenilak:
HONDARRIBIA 3 (Mattin Bereau Sagarzazu-Iker Enparan Goikoetxea)
DANOK BAT 1 (Izei Garcia Lekube-Ekhi Lete Sanchez)

3. Zesta-punta binaka, nagusiak 2. maila:
DONOSTIA JAI ALAI (Alejandro Alberro Sanchez-Victor Hernandez Alberro)
DANOK BAT 1 (Aitor Andonegi Astorkia-Zuhaitz Arrillaga Elezgarai)

Bestetik, aurreko asteburuan jokatutako binakako gomazko paletako finaletan (nagusiak 1. eta 2. maila), Danok Bat eta Beotibar klubek lortu zituzten txapelak. Ondorengo lerroetan jaso ditugu emaitzak:

Azaroak 23, larunbata, 10:00, Zarautz-Aritzbatalde

 
1. Gomazko paleta binaka, nagusiak 2. maila:
BEOTIBAR 1 (Xabier Zubiria Agirretxe-Mikel Goitia Agirrezabala) 25
MUNDARRO 2 (Ganix Urdangarin Galarza-Axier Luluaga Erroizenea) 22
 
2. Gomazko paleta, nagusiak 1. maila:
DANOK BAT (Igor Elezgarai Osa-Xabier Garalde Gorostola) 25
BEOTIBAR (Odei Arregi Aizpitarte-Karim Laamirni Agirrezabal) 24

Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Zesta punta binaka eta Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Gomazko paleta binaka ataletan kontsulta daiteke lehia hauei buruzko informazioa.

*Argazkiak: Danok Bat kluba eta Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.