10:00etan hasita, Eple eta Oiangu 1, Ilunpe eta Oiangu 1 eta Errepala 3 eta Errepala 2 izango dira aurrez aurre, hurrenez hurren, nagusien 3., 2. eta 1. mailako finaletan; zesta-punta binakako lehian, Danok Bat taldeak irabazi du asteburuan Zumaia 2ren ko
Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, final gehiago izango da ikusgai, asteburuan; zehazki, larruzko paletako lehiak jokatuko dituzte, igande goizean, Olaberrian. Hauxe izango da jaialdia:
Azaroak 3, igandea, 10:00, Olaberria-Udalekoa
1. Larruzko paleta, nagusien 3. maila:
EPLE (Aitor Estefano Zuriarrain-Yorel Martinez Garcia)
OIANGU 1 (Josu Oiarbide Arzelus-Peru Ormazabal Lorenzo)
2. Larruzko paleta, nagusien 2. maila:
ILUNPE (Eneko Martija Arozena-Mikel Sanchez Rementeria)
OIANGU 1 (Aitor Otegi Goya-Jose Manuel Garrido Fernandez)
3. Larruzko paleta, nagusien 1. maila:
ERREPALA 3 (Aitor Brosa Jimenez-Gabriel Sylvain Andueza)
ERREPALA 2 (Iñigo Navarro Calero-Valentin Cambos)
Bestetik, txapelketako lehendabiziko finala jokatu zuten aurreko asteburuan Danok Bat eta Zumaia klubetako pilotariek, zesta-punta binakako nagusien 1. mailako lehia, hain zuzen ere. Eta Mutrikuko puntistek jantzi zituzten txapelak:
Urriak 26, larunbata, 18:00, Mutriku-Miruaitz
1. Zesta-punta binaka, nagusiak 1. maila:
DANOK BAT (Mikel Manzisidor Txurruka-Eñaut Urreisti Astigarraga) 30
ZUMAIA 1 (Cosme Aguirre De Jesus-Ander Ureta Uranga) 10
Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Larruzko paleta eta Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Zesta punta binaka-Nagusiak 1. maila ataletan kontsulta daitezke lehia hauen inguruko datu guztiak.


