Lehiaketa

Ziotzako Naike Odriozabalak irabazi du Eskola Kiroleko alebinen eskuz banakako finala

Bergarako Lur Egizabalen kontra jokatu du; Gaztelupeko Lizar Garmendia eta Zuhara Agirre geratu dira finalaren atarian

Eskola Kiroleko Gipuzkoako Txapelketan, alebin kategoriako emakumeen eskuz banakako lehiaren azken fasea jokatu dute, asteburuan, Bergaran. Eta Ziotza klubeko (Zizurkil) Naike Odriozabalak irabazi du finala, Bergarako Lur Egizabalen aurka. Aurretik, finalerdiak gainditu behar izan dituzte biek: Odriozabalak Gaztelupe klubeko (Zaldibia) Lizar Garmendiari nagusitu zaio, eta klub bereko Zuhara Agirreri Egizabalek. Ondorengo lerroetan laburbildu dugu jaialdia:

Maiatzak 25, larunbata, 16:00, Bergara-Udalekoa


1. Eskuz banaka emakumeak, alebinak. Finalerdia:
LUR EGIZABAL (Bergara) 12
ZUHARA AGIRRE (Gaztelupe) 8

2. Eskuz banaka emakumeak, alebinak. Finalerdia:
NAIKE ODRIOZABALA (Ziotza) 12
LIZAR GARMENDIA (Gaztelupe) 3

3. Eskuz banaka alebinak, emakumeak. FINALA
LUR EGIZABAL (Bergara) 4
NAIKE ODRIOZABALA (Ziotza) 12
 

16 pilotari lehiatu dira txapelketa honetan. Maila politta eta jarrera ezinhobea erakutsi dute pilotariek. Zorionak denei!

Webgune honetako Lehiaketa-Eskolartekoa-Gipuzkoa-Eskua-Banaka-Emakumeak txokoan kontsulta daitezke txapelketaren xehetasun guztiak. Eta Argazki galeriak atalean azken fasearen irudi bilduma dago ikusgai.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.