Lehiaketa

Alkiza 1 taldeak irabazi du Eskola Kiroleko Gipuzkoako Txapelketako alebinen eskuzko finala

Ataun 2 taldearen kontra neurtu ditu indarrak

Alkiza 1 taldeak (Alkiza, Tolosaldea) irabazi du Eskola Kiroleko Gipuzkoako Txapelketako alebinen eskuzko finala. Ataun 2 taldearen (Ataun, Goierri) kontra lehiatu ziren alkizarrak, joan den larunbatean, Tolosako Beotibar pilotalekuan:

Apirilak 27, larunbata, 16:00, Tolosa-Beotibar


1. Eskuz, alebinak:
ALKIZA 1 (Adei San Sebastian-Igotz Urruzola)  2 (8,5,8)
ATAUN 2 (Aiur Arratibel-Janitz Aramendi) 1 (4,8,1)

Bi talde hauez gain, Intza 1 (Lasarte-Oria, Buruntza), Lagunak 1 (Elgoibar, Deba), Ilunpe 4 (Azpeitia, Urola Kosta) eta Oiartzun 3 (Oiartzun, Oarso) lehiatu ziren txapelketaren azken fasean; baina alkizarrek eta ataundarrek lortu zuten finalerako txartela, ligaxkan bakoitza bere multzoan lehen postuan sailkatuta.

Lehiaketa-Eskolartekoa-Gipuzkoa-Eskua txokoan dago jasota txapelketaren informazio guztia.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.