Lehiaketa

Eskola Kiroleko alebin kategoriako eskuzko finala, larunbatean, Tolosan

Alkiza 1 eta Ataun 2 taldeak izango dira aurrez aurre, 16:00etan, Beotibar pilotalekuan

Eskola Kiroleko Gipuzkoako Txapelketan, alebin kategoriako eskuzko finala izango da ikusgai, larunbatean, 16:00etan, Tolosan. Alkiza 1 eta Ataun 2 taldeek neurtuko dituzte indarrak, Beotibar pilotalekuan.

Parte-hartze handia izan duten eskualdekako faseen ondoren, sei taldek jokatu zuten txapelketaren azken fasea, joan den apirilaren 13an, Lasarte-Orian. Ilunpe 4 (Azpeitia, Urola Kosta), Lagunak 1 (Elgoibar, Deba) eta Ataun 2 (Ataun, Goierri) lehiatu ziren A multzoan, eta Intza 1 (Lasarte-Oria, Buruntza), Oiartzun 3 (Oiartzun, Oarso) eta Alkiza 1 (Alkiza, Tolosaldea) B multzoan. Multzo bakoitzeko lehendabiziko sailkatuek lortu zuten finalerako txartela: Ataun 2 eta Alkiza 1, hain zuzen ere.

Hauxe izango da, beraz, finalaren jaialdia:

Apirilak 27, larunbata, 16:00, Tolosa-Beotibar


1. Eskuz, alebinak:
ALKIZA 1 (Adei San Sebastian-Igotz Urruzola)
ATAUN 2 (Aiur Arratibel-Janitz Aramendi)

Zorte on denoi!

Lehiaketa-Eskolartekoa-Gipuzkoa-Eskua txokoan dago jasota txapelketaren informazio guztia.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.