Topaketak eta ospakizunak

Benjamin eta alebin kategorietako pilotariei zuzendutako paleta topaketa, larunbatean, Aian

16:00etan hasiko dira saioak, benjaminekin, eta 17:15ean alebinen txanda izango da

Eskola adineko pilotarientzat beste topaketa bat antolatu dugu, asteburuan. Zehazki, benjamin eta alebin kategorietako neska-mutilei zuzendutako paleta topaketa izango da, larunbatean, Aian.

16:00etan hasiko da saioa, benjaminekin, 17:15ak arte. Eta ondoren alebinen txanda izango da, bi taldetan: lehena 17:15etik 18:30era (Zumaiako eta Bidania-Goiazko gaztetxoentzat), eta bigarrena 18:30etik 19:45era (Errenteriakoak eta Aiakoak).

Bakoitzak bere pala eraman beharko du, baina gainontzeko materiala eta baliabideak federazioak jarriko ditu.

Eta ez da beharrezkoa izango zuriz jantzita joatea.

Jolasak, dinamikak, partidatxoak… egingo dituzte pilotariek, Oier Alkorta palistaren gidaritzapean, besteak beste.

Lurralde osoko neska-mutilei hainbat espezialitatetan trebatzeko, jende berria ezagutzeko, ondo pasatzeko eta euskal pilotaz disfrutatzeko aukera emateko helburuz antolatzen ditugu topaketa hauek, eta erantzun ona jasotzen ari gara. Larunbatean ere, gozatu!

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.