Lehiaketa

Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako finalak, larunbatean, Tolosan eta Azkoitian

Punta-puntako partidak ikusteko aukera izango da: 10:30ean hasita, Tolosako Beotibarren, nagusien 1. mailako, jubenilen 1. mailako eta nagusien Ohorezko mailako finalak jokatuko dituzte; eta 16:30etik aurrera, Azkoitiko Gurean, kadeteen 1. mailako eta nag

Eskuz binakako punta-puntako partidak ikusteko aukera izango da, larunbatean, Tolosan eta Azkoitian. Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako lehiak izango dira guztiak: 10:30ean hasita, Tolosako Beotibar pilotalekuan, nagusien 1. mailako, jubenilen 1. mailako eta nagusien Ohorezko mailako finalak jokatuko dituzte; eta 16:30ean, Azkoitiko Gurea frontoian, kadeteen 1. mailako finala eta nagusien 2. mailakoa izango dira ikusgai.

Ondorengo lerroetan jaso ditugu bi jaialdien xehetasunak:

Azaroak 11, larunbata, 10:30, Tolosa-Beotibar
 

1. Eskuz binaka nagusiak, 1. maila:
INTXURRE (Aratz Irazustabarrena-Eneko Labaka)
TOLOSA 1 (Unai Amiano-Unai Albeniz)

2. Eskuz binaka jubenilak, 1.maila:
INTXURRE (Mikel Iturrioz-Harkaitz Murua)
OIARPE 1 (Mikel Leonet-Manex Olaiz)

3. Eskuz binaka nagusiak, Ohorezko maila:
SORALUZE (Manex Balerdi-Ander Murua)
LAPKE (Beñat Senar-Beñat Garmendia)


 

Azaroak 11, larunbata, 16:30, Azkoitia-Gurea
 

1. Eskuz binaka kadeteak, 1. maila:
LAPKE 1 (Iñigo Alberdi-Martin Elola)
ATAUN (Oier Izagirre-Aetz Lopez)

2. Eskuz binaka nagusiak, 2. maila:
LAPKE 3 (Oier Ibarluzea-Egoi Telleria)
AZKOITIA 3 (Jon Oteiza-Alex Juaristi)

 


 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Eskuz binaka atalean kontsulta daiteke final hauen inguruko informazioa eta kategoria eta maila guztietako lehiek utzitako emaitzak, sailkapenak eta beste hainbat datu.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.