Lehiaketa

Eizagirrek (Behar Zana) eta Osesek (Hernani) irabazi dute Eskuzko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketa

Beñat Eizagirre 2. urteko alebinen finalean nagusitu zaio bere klubeko Aier Iraolari, eta Ekhi Osesek infantiletan hartu du mendean Azkoitiko Julen Etxaniz

Beñat Eizagirrek (Behar Zana, Amasa-Villabona) eta Ekhi Osesek (Hernani) irabazi dute 2023ko Eskuzko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketa. Joan den larunbatean jokatu zituzten finalak, Villabonako Bear Zana pilotalekuan. Eizagirre 2. urteko alebinen kategoriako lehian nagusitu zitzaion bere klubeko Aier Iraolari, 16-10eko emaitzarekin. Eta Osesek infantil kategoriako finalean hartu zuen mendean Azkoitiko Julen Etxaniz, 13-18:

Ekainak 17, larunbata, 16:00, Villabona-Bear Zana
 

1. 2. urteko alebinak:
BEÑAT EIZAGIRRE-Behar Zana 16
AIER IRAOLA-Behar Zana 10

2. Infantilak:
JULEN ETXANIZ-Azkoitia 13
EKHI OSES-Hernani 18

Aurten, Ataungo Xabat Labaka eta Lapke klubeko Imanol Arrieta gelditu dira finalaren atarian alebinetan; 16-5 galdu zuen Labakak Behar Zanako Eizagirreren aurka, eta 16-4 Arrietak Behar Zanako Iraolaren kontra. Infantiletan, berriz, Lapkeko Jurgi Landak eta Ilunpeko Ioritz Arsuagak ez dute lortu finalera sailkatzea, Hernaniko Osesen eta Azkoitiko Etxanizen kontra 18-9 eta 18-11 galduta, hurrenez hurren.

2. urteko alebinen mailako 10 pilotarik hartu dute parte 2023ko Eskuzko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketan, eta infantil mailako 12k; buruz buru jokatu dute:

2. urteko alebinak
 

  1. Arrieta (Lapke)
  2. Arsuaga (Ilunpe)
  3. Eizagirre (Behar Zana)
  4. Garaialde (Txapagain)
  5. Iraola (Behar Zana)
  6. Jauregi (Intza)
  7. Labaka (Ataun)
  8. Martin (Arrasate)
  9. Orue (Arrasate)
  10. Peñagarikano (Ilunpe)

Infantilak
 

  1. Arsuaga (Hernani)
  2. Arsuaga (Ilunpe)
  3. Bidezabal (Ilunpe)
  4. Etxaniz (Azkoitia)
  5. Goikoetxea (Murumendi)
  6. Ilardui (Bergara)
  7. Landa (Lapke)
  8. Olano (Tolosa)
  9. Ormazabal (Hernani)
  10. Oses (Hernani)
  11. Otaegi (Behar Zana)
  12. Segurola (Azkoitia)

Webgune honetako Lehiaketa-Errendimendua-Gipuzkoa-Berezkoak (eskuz) atalean kontsulta daiteke lehiaren inguruko informazio guztia.

miniImagen
A2. Aier Iraola (Behar Zana) eta Beñat Eizagirre (Behar Zana), Eneko Maizekin
I. Julen Etxaniz (Azkoitia) eta Ekhi Oses (Hernani)
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.