Lehiaketa

Errepala klubeko bi talde aurrez aurre Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako larruzko paletako finalean

Agirre-Lujanbio (Errepala 1) eta Begiristain-Begiristain (Errepala 3) bikoteak lehiatuko dira, txapelak nortzuk jantziko, igandean, 11:00etan, Donostiako Gaska trinketan

Errepala klubarentzat izango dira larruzko paletako txapelak Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Zein taldek jantziko dituen jakitea falta da orain. Izan ere, Agirre-Lujanbio bikotearen Errepala 1 taldeak eta Begiristain anaien Errepala 3 taldeak jokatuko dute finala, igande goizean, Donostiako Gaska trinketan:

Ekainak 5, igandea, 11:00, Donostia-Gaska


1. Larruzko paleta, nagusiak: 
ERREPALA 1 (Aitor Agirre-Joseba Lujanbio)
ERREPALA 3 (Jon Begiristain-Mikel Begiristain)

Errepala 1ek bere klubeko Errepala 2 (Ezkerro-Milhet) taldeari 40-25 irabazita lortu zuen finalerako txartela, eta Errepala 3 Altzatarra 2 (Amiano-Pagola) taldeari 40-17 nagusitu zitzaion finalerdietan.

8 taldek eman zuen izena aurten Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako larruzko paletako lehian: Altzatarra 1, Altzatarra 2, Errepala 1, Errepala 2, Errepala 3, Errepala 4, Oiangu eta Txost.

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Trinketa larruzko paleta atalean ikus daiteke lehiaren informazio guztia.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.