Lehiaketa

Giro paregabea Euskal Pilota Egokituko Gipuzkoako Txapelketako binakako finaletan

Lander Ortega-Xabier Villar bikoteak irabazi du adimen urritasuneko teniseko paletako multzo gorriko finala, eta Joseba Altuna-Eneko Sagarmendi bikoak multzo urdinekoa; gurpil aulkiko gomazko paletako lehian, Manu Quesada-Beñat Lizaso bikoteak jantzi ditu

Binakako finalekin bukatu da Euskal Pilota Egokituko XII. Gipuzkoako Txapelketa. Giro paregabeaz gozatzeko aukera izan zuten larunbatean Zumaiako Aitzuri pilotalekura bildutakoek. Zorionak txapelketa jokatu duten pilotari guztiei!

Hauexek finalen emaitzak, pilotari txapeldunak eta txapeldunordeak:

Maiatzak 14, larunbata, 10:00, Zumaia-Aitzuri

1. Teniseko paleta, adimen urritasuna, multzo gorria
Lander Ortega-Xabier Villar 25 / Lorea Iribar-Ibai Gomez 7

2. Gomazko paleta, gurpil aulkia
German Elkoro-Asier Navaridas 17 / Manu Quesada-Beñat Lizaso 25

3. Teniseko paleta, adimen urritasuna, multzo urdina
Joseba Altuna-Eneko Sagarmendi 25 / Iraitz Huegun-Haritz Lertxundi 16

*Argazkiak: Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa. Bilduma ikusgai da Argazki galeriak txokoan.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.