10:00etan hasiko da jaialdia, Aitzuri frontoian; adimen urritasuneko (teniseko paleta) eta gurpil aulkiko (gomazko paleta) lehiak izango dira ikusgai
Euskal Pilota Egokituko XII. Gipuzkoako Txapelketako binakako finalak ikusteko aukera izango da, larunbatean, 10:00etatik aurrera, Zumaiako Aitzuri frontoian. Han bertan aurkeztu zuten hitzordua, atzo (2022-05-10), Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak eta Zumaiako Udalak. Eta, batez ere, parte hartuko duten pilotariek, beraiek baitira benetako protagonistak; Oinatz Bengoetxearen babesa izan zuten, gainera, aurkezpenean izan baitzen pilotari leitzarra.
Hauxe izango da finalen jaialdia:
Maiatzak 14, larunbata, 10:00, Zumaia-Aitzuri
1. Teniseko paleta, adimen urritasuna, multzo gorria:
Lander Ortega-Xabier Villar / Lorea Iribar-Ibai Gomez
2. Gomazko paleta, gurpil aulkia:
German Elkoro-Asier Navaridas / Manu Quesada-Beñat Lizaso
3. Teniseko paleta, adimen urritasuna, multzo urdina:
Joseba Altuna-Eneko Sagarmendi / Iraitz Huegun-Haritz Lertxundi
Iaz ez bezala, oraingoan finalak aurrez aurre ikusteko aukera izango da; beraz, etorri ikuskizunaz gozatzera! Zorte on denoi eta festa polita izan dadila!
*Argazkiak: Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa.


