Gipuzkoako Selekzioak 24 final jokatuko ditu: 19 ezker horman eta 5 trinketan
Asteburu honetan jokatuko dituzte federazioen arteko GRABNI Txapelketaren finalak (Gipuzkoakoaz gain, Araba, Bizkai, Nafarroa, Iparralde eta Errioxakoek izaten dute ordezkaritza bertan).
Arabak, zehazki Gasteiz hiriburuak, hartuko ditu final guztiak, bai ezker hormakoak bai trinketekoak.
Gipuzkoak ezker hormako 19 final jokatuko ditu, eta trinketeko 5.
Albiste honi erantsitako dokumentuetan daude jasota final guztiak. Ondorengo lerroetan, berriz, Gipuzkoak jokatuko dituen 24ak zerrendatuko ditugu:
EZKER HORMA
Apirilak 30, larunbata, 10:00, Gasteiz-Olabe
1. Zesta-punta banaka, jubenilak, gizonezkoak: GIPUZKOA / BIZKAIA
2. Zesta-punta banaka, 22 urtez azpikoak, gizonezkoak: GIPUZKOA / BIZKAIA
3. Zesta-punta banaka, nagusiak, gizonezkoak: GIPUZKOA / BIZKAIA
4. Zesta-punta binaka, jubenilak, emakumezkoak: GIPUZKOA / BIZKAIA
Apirilak 30, larunbata, 10:00, Gasteiz-Ogueta
1. Eskuz banaka, jubenilak, gizonezkoak: ARABA / GIPUZKOA
2. Eskuz binaka, jubenilak, gizonezkoak: BIZKAIA / GIPUZKOA
3. Eskuz banaka, 22 urtez azpikoak, gizonezkoak: GIPUZKOA / NAFARROA
Apirilak 30, larunbata, 11:00, Gasteiz-Mendi 3
1. Joko garbi, jubenilak: GIPUZKOA / IPARRALDE
2. Joko garbi, nagusiak: GIPUZKOA / IPARRALDE
Apirilak 30, larunbata, 15:45, Gasteiz-Lakua
4. Pala motza, 22 urtez azpikoak: NAFARROA / GIPUZKOA
Apirilak 30, larunbata, 16:30, Gasteiz-Mendi 3
3. Gomazko paleta, nagusiak, emakumezkoak: BIZKAIA / GIPUZKOA
Apirilak 30, larunbata, 17:00, Gasteiz-Olabe
1. Zesta-punta binaka, jubenilak, gizonezkoak: GIPUZKOA / BIZKAIA
Apirilak 30, larunbata, 18:00, Gasteiz-Ogueta
1. Eskuz banaka, nagusiak, gizonezkoak: GIPUZKOA / NAFARROA
2. Eskuz binaka, nagusiak, gizonezkoak: NAFARROA / GIPUZKOA
Maiatzak 1, igandea, 10:00, Gasteiz-Mendi 3
1. Gomazko paleta, jubenilak, gizonezkoak: GIPUZKOA / NAFARROA
2. Gomazko paleta, 22 urtez azpikoak, gizonezkoak: GIPUZKOA / NAFARROA
Maiatzak 1, igandea, 10:00, Gasteiz-Ogueta
2. Eskuz binaka, jubenilak, emakumezkoak: NAFARROA / GIPUZKOA
4. Eskuz binaka, nagusiak, emakumezkoak: GIPUZKOA / IPARRALDE
Maiatzak 1, igandea, 11:30, Gasteiz-Olabe
2. Pala, nagusiak: NAFARROA / GIPUZKOA
TRINKETA
Apirilak 30, larunbata, 10:00, Gasteiz-Astronomos
4. Paleta argentinarra, nagusiak, gizonezkoak: GIPUZKOA / NAFARROA
Apirilak 30, larunbata, 16:00, Gasteiz-Astronomos
3. Eskuz banaka, 22 urtez azpikoak: NAFARROA / GIPUZKOA
Apirilak 30, larunbata, 17:00, Gasteiz-Maitena
1. Xare, jubenilak: NAFARROA / GIPUZKOA
2. Xare, 22 urtez azpikoak: IPARRALDE / GIPUZKOA
3. Xare, nagusiak: IPARRALDE / GIPUZKOA
Gure webguneko Selekzioak eta Lehiaketa-Selekzioa-GRABNI ataletan joan gara eguneratzen txapelketaren inguruko informazioa; Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren webgunean aurki daitezke xehetasun guztiak. Era berean, gure webguneko Argazki galeriak txokoan hainbat irudi bilduma daude ikusgai.


