Lehiaketa

Behar Zana eta Kurpil Kirolak klubentzat txapelak Trinketeko Gipuzkoako Txapelketan

Xareko nagusien kategoriako finala irabazi du Behar Zanak, Ametsa 2 taldearen aurka; paleta argentinarreko nagusien 2. mailako lehian nagusitu da Kurpil Kirolak 2 taldea, bere klubeko Kurpil Kirolak 1en kontra; eta paleta argentinarreko nagusien 1. mailak

Behar Zana eta Kurpil Kirolak klubentzat izan dira txapelak asteburuan, Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Zehazki, xareko finala irabazi du Behar Zanak, eta paleta argetinarreko biak Kurpil Kirolakek.

Behar Zanak (Maiza-Lopetegi) Ametsa 2 taldea (Iturbe-Iturbe) hartu du mendean xareko nagusien kategoriako finalean.

Kurpil Kirolak 2 (Ramirez-Martinez) bere klubeko Kurpil Kirolak 1 taldeari (Lazkano-Cruz) nagusitu zaio paleta argentinarreko nagusien 2. mailako lehian.

Eta 1. mailakoan ere Kurpil Kirolak 2 taldeak (Sagarzazu-Almandoz) irabazi du, kasu honetan Ramuntxo 2ren aurka (Monserrat-Mutuberria).

Ondorengo lerroetan bildu ditugu emaitza guztiak:

Martxoak 18, ostirala, 19:30, Irura-Ametsa trinketa

1. Xare, nagusiak:
BEHAR ZANA (Oier Maiza-Joxi Lopetegi) 40
AMETSA 2 (Oier Iturbe-Jose Ignacio Iturbe) 32

Martxoak 19, larunbata, 10:00, Irun-Ramuntxo Berri trinketa


1. Paleta argentinarra gizonezkoak, nagusien 2. maila:
KURPIL KIROLAK 2 (Iñaki Ramirez-Jesus Martinez) 30
KURPIL KIROLAK 1 (Lander Lazkano-Lauren Cruz) 10

2. Paleta argentinarra gizonezkoak, nagusien 1. maila:
RAMUNTXO 2 (Ander Monserrat-Markel Mutuberria) 23
KURPIL KIROLAK 2 (Unai Sagarzazu-Miguel Almandoz) 30

Txapelketari buruzko informazio guztia webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Trinketa atalean topatuko duzue. Eta Argazki galeriak txokoan zenbait irudi bilduma daude ikusgai.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.