Euskal Pilota Egokituko XII. Gipuzkoako Txapelketaren buruz buruzko finalak jokatu berri dituzte, Idiazabalen: Eneko Sagarmendik irabazi du finala adimen urritasun kategorian eta Iraitz Huegun izan da txapeldunordea; eta Beñat Lizasok jantzi du gurpil aul
Euskal Pilota Egokituko XII. Gipuzkoako Txapelketako buruz buruko finalak jokatu zituzten, joan den larunbatean, Idiazabalen.
Eneko Sagarmendik (Mindara) jantzi zuen txapela adimen urritasuneko kategorian (teniseko paleta), Iraitz Hueguni (Mindara) irabazita.
Gurpil aulkiko kategorian (gomazko paleta), Beñat Lizaso (Pagazpe) nagusitu zen, eta Asier Navaridas (Mindara) izan zen txapeldunorde.
Festa polita bizi izan zen Igarondo pilotalekuan.
Txapelketak, gainera, aurera darrai, binakako lehiarekin.
Xehetasun guztiak, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioaren webgunean.
*Argazkiak: Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa.

