Lehiaketa

Eskuz binakako lehendabiziko finalak, asteburuan, Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan

Idiazabalek nagusien Ohorezko mailako eta jubenilen 1. mailako finalen jaialdia hartuko du, larunbatean, 11:00etan; eta ostiralean, 19:00etan hasita, Villabonan, nagusien 1. eta 2. mailako norgehiagokak izango dira ikusgai

Eskuzko lehendabiziko finalak jokatuko dituzte, asteburuan, Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Hain zuzen ere, eskuz binakako jubenilen 1. mailako eta nagusien Ohorezko, 1. eta 2. mailako lehiak izango dira ikusgai, Idiazabalen eta Villabonan.

Idiazabalgo Igarondo pilotalekuak hartuko du nagusien Ohorezko mailako eta jubenilen 1. mailako finalen jaialdia; larunbatean izango da, 11:00etan hasita.

Aurretik, ostiralean, nagusien 1. eta 2. mailako finalak izango dira ikusgai, Villabonako Behar Zana frontoian, 19:00etatik aurrera

Xehetasun guztiak, ondorengo lerroetan:

Azaroak 12, ostirala, 19:00, Villabona-Behar Zana
 
 
1. Eskuz binaka nagusiak, 2. maila:
TOLOSA 2 (Ander Perurena-Martxel Iztueta) / LEGAZPI (Josu Ibarguren-Ion Agirre)

2. Eskuz binaka nagusiak, 1. maila:
BEHAR ZANA (Xabier Urbieta-Jon Urbieta) / LAPKE 1 (Ekhi Irribarria-Iñigo Erle)


 

Azaroak 13, larunbata, 11:00, Idiazabal-Igarondo
 
 
1. Eskuz binaka jubenilak, 1. maila:
AZKOITIA (Mikel Aranbarri-Iker Garcia) / LAPKE 1 (Faben Ituarte-Artea Goiburu)
 
2. Eskuz binaka nagusiak, Ohorezko maila:
TARTALOETXE (Beñat Azketa-Aitor Elizegi) / TOLOSA (Iñaki Elola-Julen Aizpuru)

 

 

 

Iazko finala errepikatuko da nagusien Ohorezko mailan. Azketa-Elizegi bikoteak ordezkatu zuen aurreko denboraldian ere Tartaloetxe taldea, eta egungo Gipuzkoako txapeldunak dira, 9-22 irabazi baitzioten Tolosari. Labaka-Telletxea bikoak jokatu zuen orduan Tolosaren izenean; oraingoan Elola-Aizpuru izango dituzte aurkari Zegamako klubekoek. 

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa eskuz binaka eta Kartelera ataletan dago eskuragarri final hauen inguruko informazioa, zein kategoria eta maila guztietako lehiek utzitako emaitzak, sailkapenak eta beste hainbat datu.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.