Lehiaketa

Euskal Pilota Egokituko Gipuzkoako Txapelketako binakako finalak, larunbatean, Zumaian

10:30ean hasiko da jaialdia, Aitzuri frontoian, %60ko aforoarekin; adimen urritasuneko (teniseko paleta) eta gurpil aulkiko (gomazko paleta) lehiak izango dira ikusgai

Euskal Pilota Egokituko XI. Gipuzkoako Txapelketako binakako finalak ikusteko aukera izango da, larunbatean, 10:30etik aurrera, Zumaiako Aitzuri frontoian (%60ko aforoarekin). Astelehenean han bertan aurkeztu zuten hitzordua Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak eta Zumaiako Udalak. Eta, batez ere, parte hartuko duten pilotariek, beraiek baitira benetako protagonistak.

Hauxe izango da jaialdia:

Ekainak 26, larunbata, 10:30, Zumaia-Aitzuri

1. Teniseko paleta, adimen urritasuna, multzo urdina: 
Iraitz Huegun-Xabier Arizkorreta / Eneko Sagarmendi-Haritz Lertxundi

2. Teniseko paleta, adimen urritasuna, multzo gorria: 
Leire Esnal-Lorea Iribar / Xabier Olaziregi-Lander Ortega

3. Gomazko paleta, gurpil aulkia: 
Beñat Lizaso-Manu Quesada / Hilario Olano-Mikel Merino

Zorte on denoi eta festa polita izan dadila!

*Argazkiak: Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.