Lehiaketa

Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako emakumezkoen paleta argentinarreko finala, igandean, Iruran

Su-Berri 2 eta Hernani taldeak izango dira aurrez aurre, 10:30etik aurrera, Ametsa trinketan; eskuz binakako lehian, Hernani 2k (kadetetan) eta Behar Zanak (nagusien 1. mailan) lortu dituzte txapelak

Emakumezkoen paleta argentinarreko lehia ere bukatzear da Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Igandean jokatuko dute finala Su-Berri 2 eta Hernani taldeek, Irurako Ametsa trinketan; 10:30ean hasiko da jaialdia, egun indarrean dauden neurriak betez, ateak itxita:

Maiatzak 30, igandea, 10:30, Irura-Ametsa trinketa
 

1. Paleta argentinarra emakumezkoak: 
SU-BERRI 2 (Galdos-Mendizabal) / HERNANI (Huizi-Irazustabarrena-Arrieta)

Bestetik, aurreko asteburuan jokatu ziren eskuz binakako lehian falta ziren bi finalak: Hernani 2 taldeak jantzi du txapela kadetetan, eta Behar Zanak nagusien 1. mailan

Maiatzak 22, larunbata, 16:00, Irura-Ametsa trinketa


1. Eskuz binaka, kadeteak:
HERNANI 2 (Manterola-Urdanpilleta) 40 / HERNANI 1 (Martin-Descarga) 19

2. Eskuz binaka, nagusiak 1. maila:
BEHAR ZANA (Maiz-Esnaola) 40 / EPLE (Azpiroz-Chiapuso) 25

Trinketeko Gipuzkoako Txapelketari buruzko informazio guztia webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa atalean dago eskuragarri. Eta finalen irudi bildumak ere ikus daitezke, Argazki galeriak txokoan.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.