Hilaren 10ean, larunbata, jokatuko dituzte gizonezkoen gomazko paletako finalak eta zesta-puntakoak, Errenterian eta Mutrikun, hurrenez hurren; eta hilaren 11n, igandea, emakumezkoen gomazko paletakoak, Hernanin; final guztiak ateak itxita izango dira
Gomazko paletako eta zesta-puntako finalen txanda izango da oraingoan Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Hilaren 10ean, larunbata, jokatuko dira gizonezkoen gomazko paletako finalak, 10:00etan hasita, Errenteriako Agustina Otaola frontoian. Egun berean izango dira zesta-puntako finalak, 16:00etatik aurrera, Mutrikuko Miruaitz frontoian. Eta emakumezkoen gomazko paletakoak, berriz, hilaren 11n, igandea, Hernaniko frontoian.
Ondorengo lerroetan zehaztuko ditugu hiru jaialdiak:
Apirilak 10, larunbata, 10:00, Errenteria-Agustina Otaola
KUKU (Luisa-Luisa) / BATZOKIKO (Larralde-Aranburu)
PAGAZPE (Errazti-Esnaola) / TOLOSA 2 (Arregi-Erleaga)
DANOK BAT 1 (Zubizarreta-Ansola) / HONDARRIBIA 1 (Rodrigo-Kanpandegi)
DANOK BAT 1 (Urreisti-Basterretxea) / ZUMAIA 3 (Agirre,G.-Ureta)
Apirilak 11, igandea, 10:00, Hernani-Udalekoa
HERNANI 4 (Macicior-Kerejeta) / HERNANI 2 (Tolaretxipi-Barrenetxea)
HERNANI 2 (Urien-Gutierrez) / SU-BERRI (Lasarte-Aranburu)
Gogoratu, indarrean dauden neurriak jarraituz, final guztiak ikuslerik gabe jokatuko direla.
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa ezker horma eta Kartelera ataletan daude eskuragarri espezialitate guztietako emaitzak, sailkapenak eta beste hainbat datu.
*Argazkiak: GEPF eta Mutrikuko Danok Bat kluba.


