Hauteskundeak

Batzar Orokorrerako epaile eta pilotari hautagaitzak onartuta, behin-behinean

GEPFko Hauteskunde Batzordeak Batzar Orokorrerako epaile eta pilotarien estamentuetarako aurkeztu diren hautagaitzak behin-behinean onartu ditu, eta erreklamazioak egiteko epea zabaldu du, astelehena bitarte, hilak 30

Aurrera jarraitzen du Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren (GEPF) hauteskunde prozesuak. Atzo (2020-11-25), hain zuzen ere, Batzar Orokorrerako epaile eta pilotarien estamentuetarako hautagaitzak aurkezteko epea bukatu zen.

Horren harira, Hauteskunde Batzordea bildu eta ondorengo akordioak hartu zituen:
 

  1. GEPFren Batzar Orokorreko epaile eta pilotarien estamentuetarako aurkeztu diren hautagaitzak behin-behinean onartzea
     
  2. Hautagaitzei erreklamazioak egiteko epea zabaltzea. Epe hori azaroaren 30ean, astelehena, bukatuko da

Beraz, astelehenean, hilak 30, Hauteskunde Batzordeak erreklamazioak ebatzi eta Batzar Orokorrerako hautagaiak behin betiko aldarrikatuko ditu. Era berean, Batzar Orokorrerako kideak aukeratzeko hauteskundeak deitu beharko lituzke, baina aurkeztutako hautagaitzek beharrezko batzarkide kopurua gainditu ez dutenez, ez da beharrezkoa izango hauteskundeak egitea, eta horixe adierazi beharko du.

Hauexek dira, hain zuzen ere, GEPFko Batzar Orokorrerako epaile eta pilotarien estamentuetarako aurkeztutakoak:

EPAILEAK

  1. Arroyo Arocena, Mikel
  2. Mutuberria Vilallonga, Iñaki
  3. Salaberria Etxezurieta, Jose Ramon
  4. Tranche Iparraguirre, Peio
  5. Txoperena Matxikote, Mikel

PILOTARIAK

  1. Iraola Calvo, Javier
  2. Karrera Ormaetxea, Beñat
  3. Lizaso Perez, Iñaki
  4. Maiz Lasarte, Eneko
  5. Mendigain Bengoechea, Santiago
  6. Zubizarreta Urkiri, Patxi

Hauteskunde prozesuari buruzko informazio guztia webgune honetako Dokumentazioa-Hauteskundeak-Hauteskundeak 2020 atalean kontsulta daiteke. Aurrez aurre kontsultatu nahi duenak federazioaren bulegoan izango du ikusgai (Anoeta pasealekua, 5. Kirol Etxea. Donostia); hitzordua eskatu beharko du bertaratu nahi duenak: goizez 621 33 26 60 telefono zenbakian, eta arratsaldez 693 05 91 21ean.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.