Bere multzoan hirugarren sailkatu da, eta ez du lortu finalerdietara pasatzea
Aurtengoan ez, ez dira finalean izango. Bukatu da gipuzkoarrentzat Bote Luzeko Euskal Herriko Txapelketa. Pasa den asteburuan (2020-09-20) jokatu zuten ligaxkako azken jardunaldia, eta ez dute lortu hurrengo fasera pasatzea.
Txapelketaren edizio guztietan iritsi da Gipuzkoa finalera (bosgarren edizioa da aurtengoa), baina ez du txapelik janzterik lortu: lehendabizikoan Lapurdi 1ek irabazi zion, eta bigarrengoan, hirugarrengoan eta laugarrengoan Bizkaia nagusitu zen. Bosgarren edizioan, zoritxarrez, ezin izango du lehiatu finalean egoteko. Bere multzoan hirugarren sailkatu da, eta lehendabiziko bientzat ziren finalerdietara pasatzeko txartelak.
Ligaxka bukatuta, honela gelditu da sailkapena:
A MULTZOA
- Bizkaia 1, 6 puntu
- Iparralde-Amikuze (Nafarroa Beherea), 5 puntu
- Gipuzkoa, 4 puntu
-
Iparralde-Senpere 2 (Lapurdi), 3 puntu
B MULTZOA
- Bizkaia 2, 4 puntu
- Iparralde-Senpere 1 (Lapurdi), 3 puntu
- Iparralde-Itxasuarrak (Lapurdi), 2 puntu
Gauzak horrela, Bizkaiko eta Iparraldeko taldeak izango dira aurrez aurre finalerdietan, datorren asteburuan (2020-09-27), Berrizen (Bizkaia): Bizkaia 1 eta Iparralde-Senpere 1 batetik, eta Bizkaia 2 eta Iparralde-Amikuze bestetik.
Pilotari hauek ordezkatu dute Gipuzkoa V. Bote Luzeko Euskal Herriko Txapelketan:
- Andoni Zabala Lekuona (Txost)
- Ekaitz Lasa Irastorza (Txost)
- Iban Jauregi Erkizia (Txost)
- Iñaki Esnal Aizpurua (Txost)
- Jon Ander Esnaola Lizaso (Txost)
- Julen Chiapuso Nosellas (Eple)
- Xabier Azpiroz Ibarguren (Eple)
- Julen Iribar Arruti (Izurun)
- Iñigo Ugalde Muguruza (Oiarpe)
- Imanol Ugalde Muguruza (Oiarpe)
- Jon Urbieta Otaegi (Behar Zana)
Informazio gehiago, gure webguneko Lehiaketa-Selekzioa-Bote Luzea-Bote Luzea nagusiak atalean, eta Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren webgunean: www.euskalpilota.org.


