Lehiaketa

Bere eskumena diren lurralde mailako txapelketa guztiak bertan behera utzi ditu GEPFk

Koronabirusa (COVID-19) dela-eta sortutako egoera ikusita, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak agindutakoari jarraituz, Eskolarteko txapelketei, Errendimendukoei eta Federatu mailakoei eragingo die neurriak; entrenamendu guztiak bertan behera uztea ere aholkatz

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) bere eskumena diren lurralde mailako txapelketa guztiak bertan behera uztea erabaki du, gaurtik hasita (2020-03-12) eta jakinarazpen berria izan arte, koronabirusa (COVID-19) dela-eta sortutako egoera ikusita, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak agindutakoari jarraituz. Etete horrek, beraz, Eskolarteko txapelketei, Errendimendukoei eta Federatu mailakoei eragingo die.

 

Era berean, entrenamendu guztiak bertan behera uztea ere aholkatzen du.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.