Larunbatean izango dira ikusgai eskuz binakako bi jaialdiak: Idiazabalen kadeteen 1. mailako eta nagusien Ohorezko mailako finalak jokatuko dituzte, 11:00etan hasita; eta Tolosan, 16:30etik aurrera, jubenilen 1. mailako, nagusien 2. mailako eta nagusien 1
Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako eskuzko lehendabiziko finalak izango dira ikusgai, asteburu honetan, Idiazabalen eta Tolosan. Larunbatean izango dira eskuz binakako bi jaialdiak.
Idiazabalgo Igarondo pilotalekukoa 11:00etan hasiko da, eta kadeteen 1. mailako finala eta nagusien Ohorezko mailakoa hartuko ditu.
Bestetik, Tolosako Beotibar pilotalekuan hiru partida izango dira ikusgai, 16:30ean hasita: jubenilen 1. mailakoa lehenik, nagusien 2. mailakoa ondoren eta nagusien 1. mailakoa azkenik.
Lerro hauetan dituzue jaialdien xehetasunak:
Azaroak 16, larunbata, 11:00, Idiazabal-Igarondo
TOLOSA 2 (Amiano-Iztueta) / LAPKE 2 (Zubizarreta-Garcia)
LAPKE (Zubizarreta-Quina) / HERNANI (Exposito-Lizeaga)
MUNDARRO (Lizeaga-Lizeaga) / TOLOSA 2 (Amiano-Sudupe)
MUNDARRO (Loidi-Sanchez) / AÑORGA (Oliden-Orbegozo)
3. Eskuz binaka nagusiak, 1. maila:
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa ezker horma eta Kartelera ataletan dago eskuragarri final hauen inguruko informazio guztia, zein espezialitate guztietako lehiek utzitako emaitzak, sailkapenak eta beste hainbat datu.


