Azpeitia hartu zuen mendean Astigarragak eskuzko lehian, Olaberria Debari nagusitu zitzaion larruzko paleta eta pala motzeko finalean, Mutriku Donostiari gailendu zitzaion zesta-puntaz, eta gomazko paletaz Azkoitiak Tolosari irabazi zion
Astigarragak eskuz, Olaberriak larruzko paletaz eta pala motzez, Mutrikuk zesta-puntaz eta Azkoitiak gomazko paletaz. Lau herri hauek irabazi dute 2019ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa. Txapeldunorde izan dira, hurrenez hurren, Azpeitia, Deba, Donostia eta Tolosa.
Finaletako jaialdi guztiak laburbildu ditugu ondorengo lerrotan:
ESKUA. Ekainak 29, larunbata, 16:30, Donostia-Atano III.a
AZPEITIA 1 / ASTIGARRAGA 2
1. Kadeteak:
AZPEITIA (Aimar Egiguren-Jakes Elosegi) 17 /
ASTIGARRAGA (Eñaut Lizeaga-Ekain Lizeaga) 22
2. Jubenilak:
AZPEITIA (Unai Alberdi-Haritz Larrañaga) 22 /
ASTIGARRAGA (Aimar Mujika-Ganix Urdangarin) 11
3. Nagusiak:
AZPEITIA (Oier Apezetxea-Dani Murgiondo) 17 /
ASTIGARRAGA (Hodei Exposito-Jokin Santxez) 22
LARRUZKO PALETA ETA PALA MOTZA. Ekainak 7, ostirala, 19:00, Donostia-Altza
DEBA 0 / OLABERRIA 2
1. Larruzko paleta:
DEBA (Etxeberria-Aristi) 15 / OLABERRIA (Berasategi-Garrido) 35
2. Pala motza:
DEBA (Lopez-Beitia) 32 / OLABERRIA (Arrieta-Olaran) 40
ZESTA-PUNTA. Ekainak 21, ostirala, 18:30, Zumaia-Aitzuri
MUTRIKU 2 / DONOSTIA 1
1. Kadeteak:
MUTRIKU (Urreisti-Basterretxea) 30 / DONOSTIA (Egiguren-RuizZeberio) 3
2. Jubenilak:
MUTRIKU (Mendizabal-Arrillaga) 25 / DONOSTIA (Hernandez-Alberro) 30
3. Nagusiak:
MUTRIKU (Andonegi-Manzisidor) 30 / DONOSTIA (U.Alberro-A.Alberro) 29
GOMAZKO PALETA. Ekainak 23, igandea, 11:00, Donostia-Altza
AZKOITIA 2 / TOLOSA 1
1. Banaka frontoi osoan:
AZKOITIA (Azpiroz) 4 / TOLOSA (Arregi) 20
2. Binaka:
AZKOITIA (Aizpuru-Juaristi) 20 / TOLOSA (Laamirni-Mendigain) 12
3. Banaka 7aren barruan:
AZKOITIA (Epelde) 20 / TOLOSA (Agirre) 13
Pilotari hauek osatu dute Astigarragako taldea aurtengo edizioan: Manex Aldalur, Hodei Exposito, Oier Gurutzealde, Ekain Lizeaga, Eñaut Lizeaga, Harri Loidi, Aimar Mujika, Jokin Santxez, Asier Saralegi, Aner Urdangarin, Ganix Urdangarin eta Markel Zapiain.
Hauexek izan dira Olaberriako palistak: Garikoitz Arrieta, Xabier Berasategi, Jose Manuel Garrido eta Imanol Olaran.
Mutrikuko puntistak, ondorengoak: Markel Andonegi, Aitor Andonegi, Hodei Arrillaga, Zuhaitz Arrillaga, Xabier Arrizabalaga, Alain Basterretxea, Haritz Eizagirre, Joseba Iñaki Eleizgarai, Igor Elezgarai, Xabier Garalde, Yon Iparragirre, Amets Lekube, Eneritz Lizardi, Oier Lizardi, Mikel Manzisidor, Jon Iñaki Mendizabal, Aratz Mendizabal, Ekaitz Mendizabal, Manex Sasiain, Unax Urkiri, Eñaut Urreisti eta Erlantz Urreisti.
Eta Azkoitiko ordezkariak: Jokin Aizpuru, Markos Azpiroz, Iker Epelde, Igor Juaristi eta Igor Larrañaga.
Herriarteko Eskuzko Txapelketan, Astigarragarentzat lehendabiziko txapela izan da aurtengoa. Bi final jokatu ditu, biak Azpeitiaren aurka: 2016an galdu egin zuen, eta aurtengoan irabazi.
Larruzko paleta eta pala motzeko lehian, aurtengo garaipenarekin, Olaberriak 6. txapela gehitu dio bere palmaresari; besteak 2003an, 2004an, 2005ean, 2007an eta 2012an lortu zituen. Beste 2 aldiz txapeldunorde izan dira olaberritarrak, 2013an eta 2014an.
Mutrikurentzat, zesta-puntako lehian irabazten duen 6. txapela izan da aurtengoa: 2013, 2014, 2015, 2016 eta 2017 urteetan lortu zituen gainontzekoak; eta 2011n, 2012an eta 2018an izan zen txapeldunorde.
Gomazko paletako lehian, azkenik, lehendabiziko finala zen Azkoitiarentzat, eta bigarren edizioko txapela janztea lortu du.
Olaberriak jokatu diren Herriarteko Pala Txapelketaren 29 edizioetatik 23tan hartu du parte. Donostiak jarraitzen du sailkapen buru txapelei dagokienean: 7 ditu (eta 6 aldiz izan da txapeldunorde); atzetik dira Andoain eta Olaberria, 6 txapelekin (5 aldiz izan da azpitxapeldun Andoain, eta 2 Olaberria); eta Errenteria ondoren, 5ekin (3 aldiz txapeldunorde).
Mutrikuk Herriarteko Zesta-punta Txapelketaren 22 edizioetatik 10etan hartu du parte. Zumaia da lider: 9 txapel ditu (10 aldiz txapeldunorde); atzetik da Mutriku, 6 txapelekin esan bezala (3 aldiz txapeldunorde); hirugarren postuan Tolosa, 4rekin (azpitxapeldun 6 aldiz); eta atzetik Donostia, 3 txapelekin (2 bider txapeldunorde).
Azkenik, eta esan bezala, Azkoitia Herriarteko Gomazko Paleta Txapelketaren bi edizioetan lehiatu da. Bai berak bai Donostiak dute txapel bana.
8 herri izan dira larruzko paleta eta pala motzekoan: Andoain, Deba, Donostia, Errenteria, Lazkao, Oiartzun, Olaberria eta Ordizia.
Honako laurak zesta-puntaz: Donostia, Hondarribia, Mutriku eta Zumaia.
Eta 16 herrik jokatu dute gomazko paletaz: Aia, Andoain, Anoeta, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Donostia, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Irun, Mutriku, Soraluze, Tolosa, Usurbil eta Zumaia.
Tolosako Bridge hizkuntza eskolak, Zubietako Araeta sagardotegiak, Usurbilgo Urbil merkataritza-guneak, Astorek, Donostiako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak babestu dute 2019ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa.

