Lehiaketa

Gipuzkoako Txapelketaren eskuz banaka lau terdiko lehendabiziko finalak, ostiralean

Kadeteen 2. mailako eta jubenilen 2. mailako Gipuzkoako Txapelketako finalak izango dira jokoan, 19:00etan hasita, Bidania-Goiatzen; Gipuzkoako gainontzekoak eta eskualdetako txapelketetakoak hurrengo jardunaldian dira jokatzekoak

Ostiral honetan (2018-06-15) jokatuko dituzte Gipuzkoako Txapelketaren eskuz banaka lau t'erdiko lehendabiziko finalak. Hain zuzen ere, kadeteen 2. mailako eta jubenilen 2. mailako Gipuzkoako Txapelketako finalak izango dira ikusgai, 19:00etatik aurrera, Bidania-Goiazko Ernio frontoian.

Gipuzkoako gainontzeko finalak (kadeteen 1. maila, jubenilen 1. maila eta nagusiak) eta eskualdetako txapelketetakoak (kadeteen 1. eta 2. maila, jubenilen 1. maila eta nagusiak, bai Ekialdeko lehian bai Mendebaldekoan) datorren jardunaldian, ekainaren 24koan, dira jokatzekoak.

Hona hemen asteburu honetako finalen jaialdiaren xehetasunak:

Ekainak 15, ostirala, 19:00, Bidania-Goiatz – Ernio. GIPUZKOAKO FINALAK
 

1. Eskuz banaka lau t'erdian, kadeteen 2. maila:
AZKARGORTA (EIBAR) / IBARLUZEA (GOIERRI)

2. Eskuz banaka lau t'erdian, jubenilen 2. maila:
OTAÑO (TOLOSA-AURRERA) / ELOLA (TOLOSA-AURRERA)

Txapelketaren inguruko informazio guztia Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma atalean kontsulta daiteke, ondorengo estekan: https://bit.ly/2sOXEt9

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.