Lehiaketa

Trinketeko Gipuzkoako Txapelketaren gizonezkoen paleta argentinarreko finalak, larunbatean, Irunen

Ramuntxo 2 eta Real Sociedad 1 taldeak izango dira aurrez aurre lehenik, nagusien 2. mailako lehian; eta Ramuntxo 1ek eta Ramuntxo 2k jokatuko dute elkarren aurka ondoren, nagusien 1. mailako finalean; 11:00etan hasiko da jaialdia, Ramuntxo Berri trinketa

Asteburuan bukatuko da Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketaren gizonezkoen paleta argentinarreko lehia. Hain zuzen ere, nagusien 1. eta 2. mailako finalak jokatuko dituzte, larunbatean, Irungo Ramuntxo Berri trinketan. 11:00etan hasiko da jaialdia:

Martxoak 3, larunbata, 11:00, Irun-Ramuntxo Berri trinketa


1. Paleta argentinarra gizonezkoak, nagusien 2. maila:
RAMUNTXO 2 (Oiartzun-Galdos) / REAL SOCIEDAD 1 (Aranalde-Lujanbio)

2. Paleta argentinarra gizonezkoak, nagusien 1. maila:
RAMUNTXO 1 (Larrarte-Mutuberria) / RAMUNTXO 2 (Monserrat-Pablos)

Datorren asteburuan (2018-03-11), berriz, gizonezkoen eskuz binakako finalak izango dira ikusgai, Irurako Ametsa trinketan. Finalerdiak izango dituzte jokoan jardunaldi honetan.

Eta, azkenik, emakumezkoen paleta argentinarreko lehia apirilaren 15eko jardunaldian abiatuko da, eta finalak maiatzerako aurreikusten dira.

Trinketeko Gipuzkoako Txapelketari buruzko informazio guztia webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa atalean kontsulta daiteke: http://bit.ly/2sZPFfk

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.