Alegiak hartuko ditu eskuz binakako lehiak, ostiralean, eta Tolosan jokatuko dituzte buruz buruko finalak, larunbatean
Urteko azken finalak izango dira asteburuan Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan: gizonezkoen eskuz binakako jaialdi bat eta gizonezkoen eskuz banakako beste bat. Alegian jokatuko dituzte eskuz binakako partidak, abenduaren 29an, 19:00etan. Eta Tolosak hartuko ditu eskuz banakako finalak, abenduaren 30ean, 10:30etan. Hemen jaialdien xehetasunak:
Abenduak 29, ostirala 19:00, ALEGIA
1. Eskuz binaka gizonezkoak, kadeteen 3. maila: OIARPE (Arruti-Susperregi) / LAPKE (Ormazabal-Etxezarreta)
2. Eskuz binaka gizonezkoak, nagusien 3. maila: INTZA (Urkia-Solano-Iruretagoiena-Iribar) / INTXURRE 1 (Zubeldia-Aizpitarte)
Abenduak 30, larunbata, 10:30, BEOTIBAR-Tolosa
1. Eskuz banaka gizonezkoak, kadeteak: TOLOSA-AURRERA – Ugartemendia / TOLOSA-AURRERA – Altuna
2. Eskuz banaka gizonezkoak, jubenilak: ILUNPE – Alberdi / OIARPE – Sein
3. Eskuz banaka gizonezkoak, nagusiak: HERNANI – Lizeaga / INTXURRE – Artola
Informazio guztia Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa ezker horma atalean dago ikusgai.

