Lehiaketa

Bote Luzeko Euskal Herriko Txapelketa ere, martxan

Gipuzkoak bi talderekin hartuko du parte; finala urriaren 1eko jardunaldian izango da

Iazko esperientzia positibotzat jo eta, aurten bigarrenez, Bote Luzeko Euskal Herriko Txapelketa jokatuko da. Asteburu honetan (2017-09-03) ekingo diote lehiari, eta Gipuzkoa ere present izango da, bi talderekin lehiatuko baita: Gipuzkoa 1 eta Gipuzkoa 2.
 
 
 
 
 
 
Denera, zortzi taldek hartuko du parte txapelketan, bi multzotan banatuta:
 
 
A MULTZOA
 
  • Lapurdi 1 (Senpere)
  • Gipukoa 1
  • Bizkaia
  • Nafarroa Beherea (Amikutze)
     

B MULTZOA

  • Lapurdi 2 (Sara)
  • Nafarroa
  • Lapurdi 3 (Itxasu)
  • Gipuzkoa 2
 
 
 
Pilotari hauek ordezkatuko dute Gipuzkoa:

 

GIPUZKOA 1
 
  • Beñat Arzelus
  • Jon Ander Esnaola
  • Julen Chiapuso
  • Ekaitz Lasa
  • Andoni Zabala
     

GIPUZKOA 2

  • Jon Urbieta
  • Iñaki Esnal
  • Ibai Urbieta
  • Andoni Urbieta
  • Julen Jauregi
 
 
 
 
Txapelketak bi fase izango ditu. Lehendabiziko fasea, ligaxkarena, irailaren erdialdera arte luzatuko da. Eta ondoren etorriko da kanporeketena: ligaxkan multzo bakoitzean lehen bi postuetan sailkatutako taldeek finalerdiak jokatuko dituzte (A1 vs B2 eta B1 vs A2, partida bakarrera), irailaren 24ko asteburuan; eta finala, azkenik, urriaren 1eko jardunaldian izango da. 
 
 
 
 
 
Euskal pilotako espezialitate zaharrena da bote luzea. Joko zuzenetariko bat da; hau da, bi taldeak aurrez aurre jartzen dira eta ez da pilota hormaren kontra joz jokatzen. 60 metro inguru luzerako eremutan aritzen dira pilotariak, normalean estalirik gabeko plazetan, eta helburua aurkariari eremua irabaztea da. Tantoak tenisean bezala zenbatzen dira; izan ere, tenisak joko zuzenetatik hartu zuen zenbatzeko era. 
 
 
 
 
Informazio gehiago Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren webgunean:http://euskalpilota.com

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.