19:00etan hasiko da ekitaldia, eta kanporaketen zozketa egingo da; 21 herrik eman dute izena eskuko lehian, 8 palakoan eta 3 zesta-puntakoan; txapelketa maiatzaren 7ko asteburuan jarriko da martxan
Apirilaren 26an, asteazkena, aurkeztuko da 2017ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa, Donostiako Kirol Etxean (Anoeta pasealekua, 5). 19:00etan hasiko da ekitaldia. Kanporaketen zozketa ere egingo dute bertan.
Edizio honetan, 21 herrik eman dute izena eskuko lehian, 8 palakoan eta 3 zesta-puntakoan:
ESKUA
- Aduna
- Altzo
- Andoain
- Arrasate
- Asteasu
- Astigarraga
- Ataun
- Azkoitia
- Azpeitia
- Bidania-Goiatz
- Donostia
- Errenteria
- Hernani
- Lazkao
- Oiartzun
- Oñati
- Orio
- Tolosa
- Zestoa
- Zizurkil
-
Zumaia
PALA
- Andoain
- Deba
- Donostia
- Errenteria
- Lazkao
- Oiartzun
- Olaberria
-
Ordizia
ZESTA-PUNTA
- Donostia
- Mutriku
- Zumaia
Maiatzaren 7ko asteburuan ekingo diote txapelketari.


