Ikastaroak

80 pilotari denboraldi honetan mutilen eskuko teknifikazio proiektuan

41 infantil eta 39 kadete ari dira entrenamenduetan, 20 pilotari Gipuzkoa mailako saioetan eta gainontzeko 60ak eskualdeetan; Ander Imaz, Andoni Ugalde eta Beñat Rezusta pilotari profesional gipuzkoarrak dituzte, gainera, bidelagun

Infantil eta kadete mailako 80 pilotari ari dira lanean 2016-17ko mutilen eskuko teknifikazio proiektuan. Irailean hautaketa probak egin eta gero, urri hasieran ekin zieten entrenamendu eta prestaketa saioei.

Klubei laguntzeko eta pilotariei goi mailako entrenamenduak emateko asmoz sortu zuen proiektua Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF), duela pare bat denboraldi. 

Eta oso esperientzia ona izaten ari da. Gainera, aurten, pilotari gehiagorengana iristeko helburuarekin, Gipuzkoa mailako entrenamenduez gain, eskualdeetan ere teknifikazio saioak izango dira. Honek eskualdeetako klub eta pilotarien arteko harremana hobetu dezakeela uste dugu, kluben arteko sinergiak lortuz eta eskualde mailan pilota sustapenerako ekimenak sortuz.

Hala, 20 pilotarik jardungo dute Gipuzkoa mailako entrenamenduetan, eta 60 pilotari eskualdeetan (Goierri, Tolosaldea eta Aiztondoko 23 pilotari; Bidasoa, Oarso eta Buruntza eskualdeetako 15; eta Deba eta Urolako 22). 80 pilotari horietatik 41 dira infantil kategoriakoak, eta 39 kadete.

Gainera, egun goi mailan diharduten gipuzkoar pilotariak ariko dira haiekin entrenatzaile lanetan. Gipuzkoa mailako entrenamenduak Atanon egiten jarraituko dugu, Iraitz Olaetxearen gidaritzapean. Goierri, Tolosaldea eta Aiztondo eskualdeetako pilotariak Adunan entrenatuko dira, Ander Imaz pilotari profesional oiartzuarrarekin. Lasarte-Orian, berriz, Bidasoa, Oarso eta Buruntza eskualdeetakoak ariko dira, hauek Andoni Ugalde pilotari profesional oiartzuarrarekin. Azkenik, Zestoan, Deba eta Urola eskualdeetakoak bilduko dira, Beñat Rezusta pilotari profesional bergararraren aginduetara.

Ondoren zehazten ditugu aurten teknifikaziorako hautatuak izan diren pilotariak eta saioen hainbat xehetasun:

ESKUALDEA EGUNA FRONTOIA ORDUA KATEGORIA PILOTARI HAUTATUAK
GIPUZKOA
(Iraitz Olaetxea)
Asteazkena Donostiako
Atano III.a
frontoia
17:00 Kadeteak (A) Unai Alberdi (Ilunpe)
Julen Gallastegi (Bergara)
Ander Goikoetxea (Tolosa)
Mikel Etxeberria (Tolosa)
Ibai Salegi (Zestoa)
Jagoba Uranga (Azkoitia)
18:00 Kadeteak (B) Urko Azkoitia (Ilunpe)
Eñaut Izeta (Añorga)
Oier Larrañaga (Zumaia)
Ekaitz Salaberria (Oiarpe)
Jon Iñarra (Oiarpe)
Ander Garmendia (Lapke)
19:00 Infantilak Iker Egiguren (Ilunpe)
Aimar Egiguren (Ilunpe)
Jakes Elosegi (Ilunpe)
Iker Amiano (Añorga)
Ekain Sein (Oiarpe)
Xabi Aburuza (Oiarpe)
Ugartemendia (Tolosa)
Noah Unanue (Añorga)
DEBA ETA UROLA
(Beñat Rezusta)
Asteazkena Zestoako
Gurutzeaga pilotalekua
16:00 Kadeteak (A) Julen Odriozola (Zestoa)
Ibon Perez (Aloña Mendi)
Julen Beristain (Zumaia)
Mikel Unanue (Ilunpe)
Iñigo Perez (Aloña Mendi)
17:00 Kadeteak (B) Aitor Tatiegi (Aloña Mendi)
Ibai Olaizola (Zestoa)
Aimar Marquez (Soraluze)
Xabier Jauregi (Goierri)
Ander Izagirre (Goierri)
18:00 Infantilak (A) Mikel Azkargorta (Eibar)
Josu Labaka (Ilunpe)
Oier Alonso (Zestoa)
Mikel Camina (Eibar)
Auritz Arrizabalaga (Ilunpe)
Xabat Sasiain (Zestoa)
19:00 Infantilak (B) Ander Ibarluzea (Goierri)
Lier Ruiz (Zestoa)
Beñat Leunda (Goierri)
Manex Aristi (Gure Txeru)
Mattin Eizagirre (Zestoa)
Ekaitz Alcantara (Zumaia)
GOIERRI,
TOLOSALDEA
ETA AIZTONDO
(Ander Imaz)
Asteazkena Adunako
Udal pilotalekua
17:00 Kadeteak (A) Xabier Lasa (Tolosa)
Aitor Altuna (Tolosa)
Markel Garcia (Tolosa)
Jose Luis Argote (Tolosa)
Gorka Ugartemendia (Tolosa)
18:00 Kadeteak (B) Josu Etxeberria (Lapke)
Ander Ezenarro (Tolosa)
Unai Mintegi (Lapke)
Iñaki Urdangarin (Lapke)
Angel Etxeberria (Txapagain)
19:00 Infantilak (A) Ugaitz Amondarain (Tolosa)
Ander Perurena (Tolosa)
Unai Altuna (Intxurre)
Egoi Telleria (Tartaloetxe)
Xabier Naldaiz (Arkupe)
Arkaitz Gabirondo (Tolosa)
20:00 Infantilak (B) Unai Barandiaran (Tartaloetxe)
Andoni Elola (Tolosa)
Andoni Olasagasti (Txulobi)
Iker Aburuza (Txulobi)
Ander Sudupe (Tolosa)
Martxel Iztueta (Tolosa)
Eneko Juanena (Behar Zana)
BIDASOA, OARSO
ETA BURUNTZA
(Andoni Ugalde)
Asteazkena Lasarte-Oriako
Michelin pilotalekua
16:30 Kadeteak Julen Huitzi (Gazteleku)
Itoitz Salaberria (Eple)
Urtzi Artola (Gazteleku)
Oier Irazu (Gazteleku)
Oier Izeta (Añorga)
Jurgi Mujika (Gazteleku)
Eñaut Iruretagoiena (Gazteleku)
18:00 Infantilak (A) Xabier Apaolaza (Hernani)
Unax Uitzi (Hernani)
Eneko Beloki (Gazteleku)
Oinatz Arrillaga (Gazteleku)
19:00 Infantilak (B) Oinatz Insausti (Hernani)
Anartz Oiartzabal (Hernani)
Iñaki Urruzola (Gazteleku)
Iker Uria (Gazteleku)

miniImagen
Gipuzkoa-kadeteak. Goian, Jagoba Uranga, Ander Garmendia, Jon Iñarra, Ekaitz Salaberria. Makurtuta, Ibai Salegi, Oier Larrañaga, Unai Alberdi, Eñaut Izeta, Urko Azkoitia. Falta dira Julen Gallastegi, Ander Goikoetxea, Mikel Etxeberria
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.