Lehiaketa

Andoainek irabazi du 2016ko Herriarteko Pala Txapelketa

2-0 hartu zuen mendean Deba finalean; 5. txapela da andoaindarrentzat

Andoainek irabazi du 2016ko Gipuzkoako Herriarteko Pala Txapelketa. 2-0 gailendu zitzaion Debari Donostiako Atano III.a pilotalekuan jokatutako finalean (2016-06-05).

Ondoren zehazten dugu jaialdia:

Ekainak 5, igandea, 11:00, Donostia-Atano III.a

1. Larruzko paleta: ANDOAIN (Iradi-Lete) 35 / DEBA (Etxeberria-Beitia) 16

2. Pala motza: ANDOAIN (Altuna-Rekalde) 40 / DEBA (Lopez-Sanchez) 28

 
 
 
Andoainek, hala, bere bosgarren txapela lortu du Herriartekoan. Gainontzeko 4 garaipenak 2009, 2010, 2011 eta 2013 urteetan lortu zituen. Eta beste 5 aldiz txapeldunorde izan da: 1997an, 1999an, 2006an, 2008an eta 2015ean. Txapelketako edizio guztietan hartu dute parte andoaindarrek, hau da, 26 aldiz.
 
Deba, berriz, 7 bider lehiatu da Herriartekoan, eta lehendabiziko finala zuen igandekoa. 2016ko txapeldunorde izatearekin estreinatu du, beraz, bere palmaresa.
 
 
 
 
 
 
2016ko edizioan, denera, 8 herri lehiatu dira palako txapelketan, iazko parte-hartzaile berak: Andoain, Deba, Donostia, Errenteria, Lazkao, Oiartzun, Olaberria eta Ordizia.
 
 

Txapelketaren historian, palaz Donostiak ditu txapel gehien, 7Errenteria, Olaberria eta aurtengoarekin Andoain dira bigarren postuan, 5na txapelekin; ondoren Oiartzun, 4rekin; eta, azkenik, Ordizia eta Zarautz, txapel banarekin.

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa atalean aurki daiteke txapelketaren inguruko informazio guztia.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.