Lehiaketa

Urnieta 1, Ilunpe, Urnieta eta Mundarro, Trinketeko Gipuzkoako txapeldunak eskuz banaka

Asteburu honetan (2016-01-24) eskuz binakako lehia hasiko da

Trinketeko Elkarteen Arteko Gipuzkoako Txapelketako lehendabiziko finalak jokatu ziren joan den larunbatean (2016-01-16), Iruran; eskuz banakako lehiak, hain zuzen ere. Urnieta 1, Ilunpe, Urnieta eta Mundarro taldeko pilotariek jantzi dituzte txapelak, hurrenez hurren, kadeteen, jubenilen, nagusien 2. mailako eta nagusien 1. mailako finaletan. Ondoren jaialdiaren xehetasunak:
 

Urtarrilak 16, larunbata, 16:15, Irura-Ametsa trinketa
 

1. Eskuz banaka, kadeteak: HERNANI 4 (Arizmendi) 28 / URNIETA 1 (Aldunberri) 30

2. Eskuz banaka, jubenilak: HERNANI 3 (Pagola) 23 / ILUNPE (Odriozola) 35

3. Eskuz banaka, nagusiak 2. maila: AURRERA SAIAZ (Labaka) 29 / URNIETA (Esnaola) 40

4. Eskuz banaka, nagusiak 1. maila: MUNDARRO (Gurutzealde) 40 / URNIETA (Loitegi) 36

Eskuz banakako lehia amaituta, eskuz binakakoak hartuko dio orain lekukoa. Asteburu honetan bertan (2016-01-24) hasiko da, eta finalak martxoaren 6ko jardunaldian jokatuko dira. Paleta argentinarreko lehia ere martxan da, eta asteburu bererako aurreikusten dira finalak.

Txapelketak utzitako datu guztiak (emaitzak, puntuazioa, sailkapenak…) webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa eta Kartelera ataletan daude eskuragarri. Bertan egin daiteke, era berean, txapelketaren astez asteko jarraipena.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.