Lehiaketa

Real Sociedad 1, Trinketeko Gipuzkoako txapelduna larruzko paletan

Agirre-Navarroren bikoteak 40-38 hartu zuen mendean finalean bere klubeko Arozena-Oiarzabal bikoteak osatutako Real Sociedad 2 taldea

Real Sociedad 1 taldeak irabazi du azkenean 'derbia'. Klub bereko bi talde izan dira aurrez aurre Trinketeko Elkarteen Arteko Gipuzkoako Txapelketako larruzko paletako finalean. Eta Agirre-Navarroren Real Sociedad 1 40-38 gailendu zitzaion Arozena-Oiarzabal bikotearen Real Sociedad 2 taldeari. Ondoren zehazten dugu jaialdia:


Azaroak 1, igandea, 10:15, Donostia-Gaska

1. Larruzko paleta nagusiak: REAL SOCIEDAD 1 (I.Navarro-A.Agirre) 40 / Real Sociedad 2 (D.Arozena-I.Oiarzabal) 38

4 talde lehiatu dira txapelketa honetan: Altzatarra, Ramuntxo, Real Sociedad 1 eta Real Sociedad 2. 

Txapelketaren xehetasun guztiak webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa trinketa-larruzko paleta nagusiak atalean aurki daitezke.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.