Lehiaketa

Zubieta 1 taldeak irabazi du Gipuzkoako Errebote Txapelketa

13-4 hartu zuen mendean Txost taldea, Villabonan jokatutako finalean

Zubieta 1 taldeak irabazi du 2015eko Gipuzkoako Errebote Txapelketa. 13-4 hartu zuen mendean Txost taldea, joan den igandean (2015-07-19) Villabonako Errebote plazan jokatutako finalean: 

Uztailak 19, igandea, 11:00, Villabona-Errebote plaza

ZUBIETA 1 (J.Aizpurua, J. Argote, T. Bordagaray, E.Garcia, U.Rezola)  13  /  
TXOST (T.Nazabal, A.Zabala, U.Mitxelena, J.Leonet, J.Azpiroz)  4

Lau taldek hartu dute parte txapelketa honetan: Behar Zana, Txost, Zubieta 1 eta Zubieta 2

Ligaxka jokatu zuten aurrena, denek denen aurka. Hala, Oiartzunen, Villabonan eta Zubietan izan dira ikusgai ligaxkako norgehiagokak. Eta lehendabiziko bi sailkatuek neurtu dituzte indarrak finalean.

Txapelketaren informazio eta irudi gehiago webgune honetako Lehiaketa, Kartelera eta Argazki galeriak ataletan.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.