Lehiaketa

Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako eskuz banakako txapelak, Oiarpe 1 eta Oiarpe 2rentzat

Oiarpe 1ek irabazi du kadete mailan eta Oiarpe 2k jubenil mailan.

Joan den larunbatean jokatu ziren Trinketeko Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako eskuz banaka kadete eta jubenil mailako finalak Irurako Ametsa trinketean.
 
Oiartzungo taldeak atera dira garaile bi finaletan, izan ere, Oiarpe 1ek (kadete mailan) eta Oiarpe 2k (jubenil mailan) eraman dituzte txapelak etxera.
 
Ondoren zehaztuko ditugu finaletako EMAITZAK: 
 
*Urtarrilak 24, larunbata, 16:15, Irura- Ametsa trinketa. Finalak.
 
1.Eskuz banaka, kadeteak: URNIETA 2 (I.Odriozola) 13 / OIARPE 1 (I.Ugalde) 30 
2.Eskuz banaka, jubenilak: OIARPE 2 (A.Otaño) 35/ HERNANI 3 (S. Rodriguez)  20 
 
Webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan kontsulta ditzakezue txapelketa honen inguruko xehetasun guztiak. Bestalde, txapeldunen eta txapeldunordeen argazkiak ikusteko Argazki Galeriak atalera jo dezakezue.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.