Lehiaketa

Udaberri Sariko, Errendimenduko eta Eskolarteko finalak

Asteburu honetan federatu mailako nahiz eskola adinekoen finalak jokatuko dira.

Asteburuan bukatuko da 2013-2014ko Udaberri Saria. Joan den asteburuan jokatu ziren txapelketa honetako final anitz (jokamolde eta kategoria askotan) eta asteburu honetako finalekin amaituko da.

Oraingoan eskuz binakako finalak izanen dira; kadete (3.maila), jubenil (1. eta 3.maila) eta nagusien(1.maila) mailan.


Bestalde, eskola adinean diren pilotariek ere finalak izango dituzte: Errendimenduko Eskuz Binakako Gipuzkoako Txapelketako finalak, Eskolarteko finalak (eskuz binaka) eta zesta puntan aritzen diren alebin eta infantilak ere finalean lehiatuko dira.


Ondoren azalduko ditugu, jaialdi hauen inguruko xehetasun guztiak:


 
 GIPUZKOAKO TXAPELKETA (Errendimendua Eskuz Binaka)


*Martxoak 28, ostirala, 19:00, Usurbil-udalekoa:


 1.  2. urteko alebinak:   ILUNPE / TOLOSA 3 (Lasa-Altuna)    
 2.  Infantilak – 2. maila:   GOIERRI 1 / INTXURRE 1 (Murua-Olano)   
 3.  Infantilak – 1. maila:   USURBIL (Aranguren-Galarraga) /   ZAZPI ITTURRI  


 
UDABERRI SARIA


*Martxoak 28, ostirala, 19:30, Oñati-Zubikoa:


1. Eskuz binaka kadeteak – 3. maila: HONDARRIBIA / ALOÑA MENDI (Biain-Txintxurreta)     
2. Eskuz binaka jubenilak – 3. maila: BELOKI / LEGAZPI 
   

ESKOLARTEKO GIPUZKOAKO TXAPELKETA (Parte Hartzeko Ibilbidea) – ESKUA


*Martxoak 29, larunbata, 16:00, Donostia-Loiola:


1. Alebin neskak: ZESTOA N / FLEMING A
2. Alebin mutilak: BERASTEGI C / AITA IPARRAGIRRE
3. Infantil mutilak: ANTIGUA 2 / IKASBERRI


GIPUZKOAKO TXAPELKETA (Zesta Punta eskola adinean)

*Martxoak 29, larunbata, 17:00, Getaria-Sahatsaga:


1.  Alebinak:   ZUMAIA 1 (Yeregi-Aizpurua) /   ZUMAIA 2 (Manzisidor-Agirre)    
2.  Infantilak:  ZUMAIA 1 (Agirre-segurola) /    DANOK BAT 1 (Arrillaga-Iparragirre)  

UDABERRI SARIA


*Martxoak 30, igandea, 11:00, Azkoitia-Gurea:


1. Eskuz binaka jubenilak – 1. maila: ZAZPI ITTURRI / ARRASATE (Salegi-Garate)    
2. Eskuz binaka nagusiak – 1. maila: ZIOTZA (Labaka-Erasun) / AZKOITIA     
 

 
Webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan kontsulta ditzakezue txapelketen inguruko xehetasun guztiak.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.