Lehiaketa

Asteburuan bukatuko dira eskuz banaka lau t´erdiko eta errendimenduko Udaberri Sariak

Gipuzkoa mailako eta eskualde mailako finalak izango dira ikusgai bi txapelketetan.

Asteburu honetan (2013-06-23) bukatuko da eskuz banaka lau t´erdiko Udaberri Saria. Kadete, jubenil eta nagusi kategorietako pilotariak aritu dira lehian. Gipuzkoako finalak zein eskualdeetakoak jokatuko dira han-hemenka: Zegaman eta Hondarribian izango dira, hain zuzen ere, Gipuzkoa mailako lehiak; Ekialdekoak, berriz, Azkoitian eta Urnietan; eta Mendebaldekoak, azkenik, Urretxun eta Bergaran.

Ondoren zehazten ditugu jaialdiak:

*Ekainak 22, larunbata, 16:00, Zegama. GIPUZKOAKO FINALAK

1. Eskuz banaka kadeteak, 1. maila: Gazteleku-AIZPURU / Zestoa-ARANBERRI
2. Eskuz banaka jubenilak, 1. maila: Tartaloetxe-INTXAUSTI / Tartaloetxe-MATXINANDIARENA
3. Eskuz banaka nagusiak: Usurbil-URRUZOLA / Gazteleku-ESKUDERO

 

*Ekainak 22, larunbata, 11:00, Hondarribia. GIPUZKOAKO FINALAK

1. Eskuz banaka kadeteak, 2. maila: Añorga-ARANBURU/ Hondarribia-AZARETE
2. Eskuz banaka jubenilak, 2. maila: Hondarribia-MAIA / Gazteleku-MAIZ

 

*Ekainak 22, larunbata, 16:00, Azkoitia. EKIALDEKO FINALAK

1. Eskuz banaka kadeteak, 1. maila: Euskal Jolas-ALDALUR / Euskal Jolas-ARAKISTAIN
2. Eskuz banaka jubenilak, 1. maila: Euskal Giroa-ARTOLAIN / Allerru-TATIEGI
3. Eskuz banaka nagusiak: Usurbil-KATALINA/Azkoitia-ZENDOIA

 

*Ekainak 22, larunbata, 16:00, Urnieta. EKIALDEKO FINALAK

1. Eskuz banaka kadeteak, 2. maila: Zestoa-ODRIOZOLA / Hondarribia-MAIA
2. Eskuz banaka jubenilak, 2. maila: Urnieta-ODRIOZOLA/ Allerru-TELLETXEA

 

*Ekainak 21, ostirala, 18:00, Urretxu. MENDEBALDEKO FINALAK

1. Eskuz banaka kadeteak, 1. maila: Intxurre-OTEGI / Lapke-MURUA
2. Eskuz banaka jubenilak, 1. maila: Eibar-ZUBIZARRETA / Goierri-IBAÑEZ
3. Eskuz banaka nagusiak: Beloki-RODRIGUEZ / Tartaloetxe-TXORENS

 

*Ekainak 22, larunbata, 12:00, Bergara. MENDEBALDEKO FINALAK

1. Eskuz banaka kadeteak, 2. maila: Bergara-LARRAÑAGA / Intxurre-MOZO
2. Eskuz banaka jubenilak, 2. maila: Eibar-NARVAIZA / Beloki-IZAGIRRE

 

Eskola adinean dauden pilotariak ere, Errendimenduko Udaberri Sariko finalak izango dituzte asteburuan.Txapelketa honetan, 2.urteko alebinak eta infantilak aritu dira, oraingoan eskuz binaka.

 

Hona finaletako jaialdien zerrenda:

*Ekainak 21, ostirala, 19:30, Altzo. GIPUZKOAKO FINALAK

1. Eskuz binaka, 2.urteko alebinak: GAZTELEKU / ZESTOA
2. Eskuz binaka, infantilak: INTXURRE 1 / INTXURRE 2

 

*Ekainak 22, larunbata, 16:00, Urnieta. EKIALDEKO FINALAK

1. Eskuz binaka, 2.urteko alebinak: IGELDO / ZIOTZA 2
2. Eskuz binaka, infantilak: ALDE ZAHARRA / URNIETA 1

 

*Ekainak 22, larunbata, 16:00, Azkoitia. MENDEBALDEKO FINALAK

1. Eskuz binaka, 2.urteko alebinak: LEGAZPI / AZKOITIA
2. Eskuz binaka, infantilak: AURRERA SAIAZ 2 / LAPKE 1


 

Asteburu honetan, badugu zer ikusi eta zer gozatua, beraz.


 

 

Informazio gehiago webgune honetako Lehiaketa eta Karteldegia ataletan.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.