Lehiaketa

Gurpil Aulkiko Gomazko Paletako Gipuzkoako Txapelketaren finalak, larunbatean, Usurbilen

Finala Hilario-Edorta eta Aizpe-Beñat bikoteak jokatuko dute.

Gurpil Aulkiko Gomazko Paletako Gipuzkoako Txapelketaren finalak jokatuko dira, larunbat honetan (2013-04-20) Usurbilen.

Finala jokatzeaz gain, 3. eta 4. postuak ere jokatuko dira larunbatean. Goizeko 11.00tan hasiko da jardunaldia eta bi partidu ikusteko aukera egongo da.

Bigarren urtea da txapelketa hau jokatzen dena, eta aurten ere ,Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak elkarlanean antolatu da.

Otsailean hasi eta larunbatean bukatuko da txapelketa. Hiru jardunaldiko ligaxka jokatu dute parte-hartzaileek, bikote finkoetan banatuta, denek denek aurka. Ligaxka horretan sailkapenean 1 eta 2 postuak lortu dituzten pilotari bikoteen artean jokatuko da finala.

Ondorengo lerrootan zehazten dugu larunbateko jaialdia:

*Apirilak 20, larunbata, 11:00, Usurbil
 

1.3. eta 4.postuak :EDURNE-AINGERU / IÑAKI-PATXI

2. Finala: HILARIO-EDORTA / AIZPE-BEÑAT

Webgune honetako Lehiaketa-Egokitua atalean aurkituko dituzue txapelketaren inguruko xehetasun guztiak.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.