1. maila nahiz 2. mailako finaletan Loiolatarrako bikoteak geratu ziren txapeldunorde.
Real Sociedad (Antxordoki anaiak) eta Altzatarra (Txoperena-Gastesi) dira Gipuzkoako txapeldun berriak gomazko paletan.
Ezker Hormako Elkarteen Arteko Gipuzkoako Txapelketan, nagusien 1. mailako txapelak jantzi zituen Real Sociedadeko bikoteak. Markagailua Real Sociedadeko bikotearen alde 1-2 zegoenean, lesio baten erruz Loiolatarrako bikoteak (Peluaga-Huegun) erretiratu behar izan zuen; partidua bertan behera geratuz. Real Sociedadeko bikotea txapeldun atera zen, beraz.
2. mailako txapelak Altzatarrako bikotearentzat izan dira; Loiolatarra taldea (Ubeda-Crespo) hartu zuten mendean finalean, 25-17ko emaitzarekin.
Jarraian zehazten dugu jaialdia eta emaitzak:
*Azaroak 30, ostirala, 20:00, Altza-Donostia
1.Gomazko paleta, mutil nagusien 2. maila: LOIOLATARRA ( Ubeda-Crespo) 17 – ALTZATARRA (Txoperena-Gastesi) 25
2.Gomazko paleta, mutil nagusien 1.maila: LOIOLATARRA ( Peluaga-Huegun) 1– REAL SOCIEDAD (Mikel Antxordoki-Guillermo Antxordoki)25
Txapelketak utzitako emaitza guztiak, sailkapenak eta gainontzeko informazioa nahi izanez gero, webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletara jo dezakezue. Argazki galeriak atalean, gainera, finaletako irudiak daude ikusgai.

