Lehiaketa

Abian da Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen arteko txapelketa

Irailaren 2ko asteburuan hasi zen palako espezialitatean Ezker Hormako Gipuzkoako elkarteen arteko txapelketa; asteburu honetan gainontzeko espezialitateak hasiko dira.

2012-2013 denboraldia Enrique Abril Errebote txapelketarekin hasi zen abuztu bukaeran eta hurrengo jardunaldian bertan , 2012-09-02an gehitu zitzaion Ezker hormako Gipuzkoako elkarteen arteko txapelketa-kutxa saria.

Txapelketa ofizialikparte hartzaileena da Gipuzkoako elkarteen artekoa, espezialitate guztietan jokatzen dena; kadete,gazte eta nagusi mailan.

Palako espezialitatea izan da , beste behin ere, guztietan goiztiarrena . Gainontzeko espezialitateak hilaren 16 eta 23ko jardunaldietan gehitu zaizkio.

Asteburu honetan  beraz,bada zer ikusia eta gozatua Gipuzkoako  frotoietan;partidu ugari jokatuko baitira espezialitate anitzetan.

Besteak beste, webgune honetako Lehiaketa eta Karteldegia ataletan egin daiteke Ezker Hormako elkarteen arteko txapelketaren jarraipena.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.